Korrika antolatzeko bilera egingo da bihar
IKER AIZPURUA
Idiazabal.
Domingo, 6 de marzo 2022, 00:21
Apirilaren 8an, arratsaldeko 18:18etan aurtengo Korrika Idiazabalera iristea espero da. Korrikaren 22. edizioa izango da aurtengoa. Korrika Idiazabalgo lurretara Segura aldetik iritsiko da, eta herria zeharkatu ondoren, Olaberria aldera jarraituko du.
Publicidad
Aurreneko bilera otsailaren 1ean izan zen eta bihar, martxoak 7, izango da bigarrengoa. Arratsaldeko 18:30ean izango da udaletxeko areto nagusian. Modu batera edo bestera Korrika lagundu nahi duten guztiei bilerara gerturatzeko eskaera egin du AEKk.
Korrika diruz laguntzeko, kilometroa erosteko ere aukera zabalik dago. Horretarako goierri@korrika.eus helbidera mezua bidali edo 688 647 159 telefonora deitu behar da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión