Jubilatuen egunarekin hasi ziren sanpedroak
YARZA
LEABURU-TXARAMA.
Jueves, 28 de junio 2018, 00:54
Leaburuko jaiak datorren asteburuan izango diren arren, festa giroa izan zen igandean Jubilatuen egunarekin. Meza nagusiaren ondoren, herriko dantzariek emanaldia eskaini zuten plazan. Segidan, bazkaria izan zuten guztiek Zazpi-Bide elkartean.
Publicidad
Jai egitarauak bihar ostirala izango du jarraipena, igandera bitartean. San Pedro, herriko zaindariaren eguna izango da. Goizean jaiari hasiera emateko suziriak botako dira eta 11:00etan meza nagusia izango da elizan.
Jarraian, hamaiketakoa eskainiko da Ostatuan herritarrentzat. Arratsaldean, haurrentzako jolasak antolatuko dira 16:00etatik aurrera, txokolatadarekin amaituko dena. 21.00etan barrikotea egingo da. Udalak jarriko du sagardoa eta norberak eraman beharko du jatekoa. Gauean, Oinargi dantza taldeak emanaldia eskainiko du 23:00etatik aurrera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión