Joxe Angel Sarasola Asteasuko plazan. DV
90 urte zurekin | Asteasu

Joxe Angel Sarasola: «50 kilokoa 540 aldiz jaso izan da hemen»

Joxe Angel Sarasola baserria eta harria puri-purian zeuden garian hazi zen eta bere kirol ibilbidea egin ondoren 'speaker' moduan dabil orain herri-kirol saioetan

DV

Domingo, 9 de junio 2024, 07:16

B

aserria eta harria, harria eta baserria ondo ezkontzen ziren Joxe Angel Sarasola jaio zen garaian, duela 60 urte, Asteasun. Bizimoduarekin zuen batak zerikusia, aisialdiarekin besteak. ... Baina lotuta zeuden. Joxe Angel nerabea ere bere balentria bila ibili zen «halako baserrian halako harria zegoela eta». Herrikide dezente zebiltzan bide hori modu serioagoan jorratzen. «Azpeitian oso famatua zen kintopeko saiora sei-zortzi joaten ziren Asteasutik». Giro hartatik edan zuen zazpi senide hazi zituen baserriko semeak. Etxeko lanei muzin eginez Tolosako apustuak ikustera ere joana da.

Publicidad

Asteasun bertan ere handiak jokatutakoak omen dira. «Familien artean sortu zuen talka dela eta ez da asko astindu kontua baina hemen 50 kiloko harriari hiru hamar minutukotan 540 jasoaldi eman izan dira. Ikaragarria! Oraindik protagonistetako bat bizi da. Hura arratsaldez jokatu eta goizean beste korrika apustu bat egon zitekeen herrian eta, noski, jendez lepo bi ikuskizunak».

Harriarekin batera, segak izan du estimazioa Asteasun. 1988an Iturriozko gainan Irazusta eta Erasun aurrez-aurre aritu ziren hartan «3.000 lagundik gora bildu ziren, eta DVko propaganda eraman zuten protagonistek. Orduan oihartzun handia ematen zen halako kontuei. Ni neroni egon nintzen Irazustaren kiloak kontatzen eta gauean saila zaintzen inor sartu ez zedin».

Berandu samar hasi zen Joxe Angel bera harri-jasotzaile lanetan. «24 urte nituen eta saio pare bat ikusi ondoren neure buruari erronka bota nion. Osaba ere harri-jasoitzailea nuen, Agerre Lopetegui ere hemengoa zen eta animatu nintzen». Amezketako 'Albizuri Handia' jasotzea zuen motibazioa. Baita lortu ere, 1996an. Gorostidiren laguntza izan zuen orduan. Eta Saralegirena ere jo zuen Iruñeara «zer egin behar ez nuen ikastera».

Publicidad

Este contenido no puede visualizarse correctamente en este formato. Ver experiencia completa

Gero ezkondu, familia izan eta handik eta hemendik minak azaltzen hasi ziren. «Umetan hastea hobea dela uste dut, orain egiten duten moduan». Baina ez zuen herri kirolen mundua utzi. Saioen kontakizunean aritzen da geroztik, izan ere «ni lehiatzen nenbilenean ere faltan botatzen nituen norbaiten azalpenak. Garai batean zalea aditua zen eta bazekien epaileak txistua jo eta hiru minutu zirela lanerako. Baina gerora jendea ulertu ezinda ibiltzen zen. 'Ziriako' izeneko aitonak egiten zituen lan horiek, baina Bizkaian gehien bat, Ermuakoa baizen. Hari laguntzen hasi nintzen eta gero bakarka jarraitu dut. Ikaragarri ondo egiten nuela esaten hasi zitzaizkidan. Berriz ere joateko izango zela pentsatu nuen, baina gustatu eta hortxe jarraitzen dut».

Asko aldatu omen da kontua, «orain crossfit mundutik baitatoz herri kiroletara. Bi esparruak uztartuz eta nahastuz hemen Asteasun saio eder askoa antolatzen dute gazteek. Ez naiz ezertarako sartzen. Bikain egiten dute. Eta nik poza hartzen dut. Hori da etorkizuna. Garaien bilakaera».

Publicidad

Nire herria

- Nolakoa da zure herria?

– Ederra eta lasaia. Zelaian ibili nahi izanez gero, bide-gorria du Villabonaraino, eta mendia, Herniora bidean, nahi adina.

- Zer da Asteasun bizitzearen onena?

- Jende jatorrarekin topo egitea eta euskara hutsean egin ahal izatea. Herriak oso ondo zaindu ditu bai trikitixa, bai bertsoa, bai euskal dantza. Tradizioei eutsi egiten dio eta hori pozgarria da.

- - Eta okerrena?

- Ez diot txarrik ikusten. Autobusen maiztasuna akaso...

- - Ekitaldi kutunen bat?

- Orain gazteek crossfit eta herri-kirolak nahastuz antolatzen duten saioa. Ikusgarria izaten da.

(18 de 88)

Hurrengo igandean... Astigarraga

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad