Goierri
'IraziGune ibiltaria' Ataunen izango da abendu osoan zehar historia gerturatuzEuskal Herriko memoria eta historia ardatz izango dituen funtsa herritarren esku egongo da hilabete osoan Ataungo liburutegian
KKGT Kolektiboak jauzi garrantzitsua egingo du abenduan, eta urte askoan Ordizian metatutako ezagutza Ataunera eramango du lehenengoz. Lutxi IraziGunea ireki zutenetik urtebete igaro denean, kolektiboak beste urrats bat egitea erabaki du. Helburua da hamarkadetan bildutako liburu, aldizkari, txosten eta ikerlanen funtsa Goierriko herrietara zabaltzea, eta herritarrek material hori eskuratzeko duten aukerak handitzea.
Publicidad
KGT-tik azaldu dute, Ordizian duten espazioan, materialaren zati txiki bat baino ez dutela kabitzen, eta urteotan jasotako harrerak argitu diela haien bilduma, gehiago erakusteko beharra. Hori dela eta sortu dute 'IrazgiGune ibiltaria', herriz-herri mugitzeko eta bilduma osoaren zati esanguratsua eskaini ahal izateko. Lehen geltokia, Ataun izango da. Bihar bertan iritsiko da udal liburutegira, eta bertan egongo da hilabete osoan zehar.
Ataunen eskaintza aberatsa izango da. Abendu honetan, Euskal Herriko memoria eta historia izango dira ardatza. Horren inguruko liburu, ikerketa, argitalpen eta dokumentu ugari jarriko dituzte ikusgai. Herritarrek irakurri, kontsultatu edo etxera eramateko aukera izango dute. Ordutegia bi zatitan banatu dute. Abenduaren 1etik 19ra, astelehenetik ostiralera, arratsaldez zabalduko dute, 17:00etatik 19:00etara. Abenduaren 22tik 31ra, berriz, goizez izango da zabalik, 10:00etatik 12:00etara.
Herriz Herri
Kolektiboak herritarrak animatu ditu Ataungo saioetara gerturatzera, eta oroitarazi du edonor dela ongi etorria, gaian aditu izan edo ez. Ezagutza herrira gerturatzeko asmoa dute. Horregatik sortu dute 'IraziGune ibiltaria'.
Informazio gehiago eskuratu nahi dutenentzat, helbide elektroniko bat jarri dute haien eskura: kgt.kolektiboa@gmail.com. Telefono bidezko arreta ere badute: 652 77 33 08.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión