Gabiria | Osinalde Bertso Sariketaren 51. edizioa

Irati Alcantarilla urruñarra Osinalde sariko irabazlea

Aner Peritz, Lander Arizmendi, Xabat Illarregi, Oihana Arana eta Unai Izagirre izan ziren saioan gailendu zen

Lunes, 17 de abril 2023, 17:36

Osinalde Bertso Sariketaren 51. edizioa jokatu zen laruntabean Gabiriako Osinalde elkartean. Bertan, Aner Peritz, Irati Alcantarilla, Lander Arizmendi, Xabat Illarregi, Oihana Arana eta Unai Izagirre aritu ziren. Ane Etxezarretak gidatu zuen saioa, eta bertso on askoz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Irati Alcantarilla urruñarrak txapela lortu zuen, eta finaleko maila goraipatu zuen honen ostean.

Publicidad

Sei bertsolariek maila oneko finala eskaini zuten eta horixe azpimarratu zuen Irati Alcantarillak final ondorengo hizartzean. Bertso on asko utzi zuten bertsolariek eta bertsoaldi borobilik ere bai.

Alcantarilla, sasoi onean dago, azken bost hilabetetan irabazten duen hirguarren saria baita hauxe. Abenduan Xenpelar Saria (Errenteria) irabazi zuen, urtarrilean Mikel Laboa Sariketa (Donostian) eta zapatuan 51. Osinalde saria irabazi zuen. Saridunen hitzak eta bertsoaldi hautaketa zabala Bertsoa.eus-en izango dira astean zehar.

Aner Peritz

Bestalde, Aner Peritz, finaleko beste bertsolari nabarmenduenetako izan zen. Honek, azken jardunaldian lortu zuen finalerako pasea eta publikoaren eta bertso onenaren saria irabaz zituen larunbatean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad