Ukrainaren aldeko pilota partida solidarioak jokatuko dira datorren astean Igarondon
Asteazkenean izango dira eta sarrerak bost euro balioko ditu
IKER AIZPURUA
Viernes, 1 de abril 2022, 00:09
Nergroup erakundeen elkarteak apirilaren 6rako pilota partidak antolatu ditu eta hauen aurkezpena egin zen atzo, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian.
Publicidad
Pilota partidu hauek antolatzearen helburua, lekuz aldatu behar izan duten ukrainarrentzat edo hainbat arrazoirengatik Ukrainan geratu behar izan direnentzat dirua biltzea izango da.
Bi partida jokatuko dira. Emakumezkoetan, Iturriaga eta Mujika, Ruiz de Infanteren eta Ruiz de Larramendiren aurka arituko dira, eta gizonezkoetan berriz, Bengoetxea VI eta Garcia, Zubizarretaren eta Merino II.aren aurka lehiatuko dira.
Gerrak, milaka errefuxiaturi eragiten dien egoera lazgarriaga dela eta sortu da Ucrania_SOS elkartea. Hamar bolondres baino gehiago, Nergroupeko zenbait enpresatako langileak, Ukrainara joan ziren neguko arropaz eta osasun-materialez kargatuta. Nergroupen hasierako bidaiari esker 26 ukraniar etorri ziren Euskal Herrira eta ondoren, Ucrania_SOS proiektuari esker gaur egun 200 bat errefuxiatu, hemengo hainbat etxetan daude.
Partidak, apirilak 6an izango dira Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Sarrerak, 5 euro balioko ditu eta hauek eskuratzeko, 616 43 78 17 telefono zenbakira deitu beharko da.
Bildutako dirua Europa de los Pueblos Institutura bideratuko da, EAEra etorritako ukrainar komunitateari eta Ukrainatik alde egin izan ez dutenei mikrodonazioekin laguntzeko.
Bestalde, partidak ikustera joan gabe, laguntza eman nahi duen ororentzat, ES34 3035 0028 17 0280134835 kontu korronte zenbakia eskuragarri dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión