Maddalen Mendizabal mediku idiazabaldarra.
Idiazabal

«Momentua egokia iruditu zait Afrikako herrialde bat ezagutu eta nire laguntza eskaintzeko»

Maddalen Mendizabal, Afrikan Bolondresa ·

Cooperatour gobernuz kanpoko erakundeari laguntzera joan da Tanzaniako ospitale batera

IKER AIZPURUA

Viernes, 18 de marzo 2022, 23:03

Maddalen Mendizabal mediku idiazabaldarra Tanzanian dago bolondres modura lanean. Cooperatour gobernuz kanpoko erakundeari laguntzera joan da Tanzaniako ospitale batera.

Publicidad

-Zerk bultzatu zintuen boluntario modura joatera?

-Betidanik zan dut Afrika ezagutzeko gogoa eta behin honaino etorrita zergatik ez laguntzera etorri? Orain arte ez dut nire burua prest ikusi mediku bezala boluntario lanak burutzeko, esperientzia falta baitzitzaidan. Baina behin oinarrizko esperientzia garatu ondoren, momentua egokia iruditu zait oraingoa Afrikako herrialde bat ezagutu eta nire laguntza eskaintzeko.

Egoera

«Egunerokotasunean zure seme-alaben tratamendua ezin ordaindu ahal izatea egoera zaila iruditzen zait»

-Zein funtzio betetzen ari zara?

-Bertako lehen mailako arretan eta ospitale batean, batez ere pediatria gunean, behar duten edozer gauzetan laguntzen nabil: umeak pisatu, txertoak jarri, beharrezko azterketa fisikoak egin, tratamendua ezarri...

-Zure espektatibak bete dira?

-Bai, guztiz; denbora gutxiegi etorri naizela uste dudan arren.

-Egoera zailen bati aurre egin behar izan diozu?

-Egia esan ez dut benetako egoera zailik ikusi... Baina zer da zaila? Osasun aldetik, zaila heriotzatik gertu dagoen pertsona bat ikustea da eta egia esan ez dut horrelakorik. ikusi. Baina egunerokotasunean zure seme-alaben tratamendua ezin ordaindu ahal izatea egoera zaila iruditzen zait, eta horrelako kasuak ikusi izan ditut. Zorionez, uste baino egoera hobean ikusi ditut egon naizenen bi osasun lekuak.

-Zer azpimarratuko zenuke esperientzia honetatik?

-Orri oso bat beharko nuke galdera honi erantzuteko... Baina gauza bat azpimarratu beharko banu laguntzeak sortzen duen sentsazioa izango litzateke; ez dut uste hori baino plazer handiagorik dagoenik!

Publicidad

-Berriz ere boluntario modura joango zinateke?

-Dudarik gabe! Eta badakit joango naizela! Mila modu daude boluntario modura joateko eta lurralde berri bat ezagutu nahi baduzu bidaia aprobetxatuz zure laguntza eskaintzea urtero egin nahi dudan zerbait da. Mundu guztia animatu nahiko nuke denbora, dirua eta batez ere gogoa edukiz gero bizitzan behin boluntario gisa aritzeko!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad