Herriko mendi korrilariak azken edizioan. AIZPURUA

Mendi lasterkariak Axari Trailerako gogoz daude

IKER AIZPURUA

Idiazabal.

Viernes, 27 de agosto 2021, 00:23

Izen emateko epea ireki eta ordu gutxitara amaitu ziren aurtengo Axari Trail probarako dortsalak. Iaz, pandemiaren ondorioz bertan behera utzi ondoren, aurtengorako gogoz dira mendi korrikalariak. Bazter guztietako lasterkariak izango dira irailaren 12an Idiazabalen, Euskal Herrikoak gehienak, baina baita Bartzelona edo Madrildik etorritakoak ere.

Publicidad

423 korrikalari izango dira mendi lasterketan, eta beste 40 pertsona daude itxaron zerrendan, bajaren bat balego korrikarako prest. Izena emandakoen artean gehiengoa gizonezkoa da, 358 gizon izango dira eta 65 emakume. Adin tarteari dagokionez, 35 eta 44 urte artekoak dira gehienak, 148 guztira. 13 eta 17 urte artekoak 20 lagun dira, 18 eta 24 artekoak 70 lasterkari, 25 eta 34 urte artekoak 111 korrikalari, 45-54 artekoak 60, 55 – 64 urte bitartean 13 korrikalari eta 65 urtetik gorako parte hartzaile bakarra. Axari Trail lasterketak bi modalitate ditu. Ibilbide luzeak 25,4 kilometro ditu eta 219 pertsonek parte hartuko dute proba luzean. Axari Trail laburra 16 kilometrokoa da, eta 204 parte hartzaile izango dira.

Bolondresak

Horrenbeste jende mugitzen duen lasterketa izanda, Axari Trail antolatzeko bolondresak behar beharrekoak dira. Antolakuntza taldetik jakinarazi dutenez, aurreko edizioetan bolondres lanetan ibili direnekin harremanetan jarriko dira irailetik aurrera.

Bestalde, inork bere burua bolondres aritzeko eskaini nahiko balu, Aritz Ugarte edo Ander Berasategi antolatzaileekin harremanetan jar daiteke edo info@axaritrail.eus helbidera idatzi dezake.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad