Aranzadi elkarteko Luzia Urkiola, Idiazabalgo ameztian. UDALA

Idiazabal

Mendi irteera berezi batekin ospatuko dute Zuhaitz Eguna

Herritarren parte-hartzea sustatzeko mendi irteera eta marojen landaketa antolatu ditu Udalak aurtengo ediziorako

Martes, 18 de marzo 2025

Udalak bigarren urtez jarraian marojen landaketa egingo du Artegieta eta Txara arteko baso-eremua berreskuratzeko. Aurten, herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, mendi irteera berezia antolatu du martxoaren 23an, Idiazabal K.E.-ko Mendi Sailarekin eta Aita Iparragirre eskolako Guraso Elkartearekin elkarlanean.

Publicidad

Ekimenak hainbat helburu ditu: marojaren ekosistema hobeto ezagutzea, Idiazabalgo lurrak modu jasangarrian kudeatzeko garrantzia azpimarratzea eta herritarren arteko lan komunitarioa sustatzea. Lucía Urkiola Aranzadi Zientzia Elkarteko biologoak parte hartuko du landaketan, marojalaren inguruko azalpenak emateko. Halaber, bidean zehar joko bat egingo da basoa hobeto ezagutzeko.

Ibilbidea, 5 kilometro ingurukoa, Idiazabalgo lurralde komunalen barrena igaroko da (Txara-Ojuleku), eta udal ordezkariak ere bertan izango dira. Hilaren 23an, goizeko 08:30ean abiatuko dira, eta bazkalordurako itzultzea aurreikusi dute. Egitasmo honek mendizaletasuna eta lan komunitarioa uztartu nahi ditu, ingurumenarekiko errespetua sustatuz, eta bizilagunen partehartzeari garrantzia eman diote.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad