Gaiartako inguruak ezagutzeko irteera prestatu du Adinetxek
IKER AIZPURUA
Lunes, 29 de agosto 2022, 22:18
Adinetxe Idiazabalgo jubilatuen elkarteak, ikasturteari hasiera emateko eskursioa antolatu du irailaren 14rako. Herriko jubilatuak, Bizkaiko Gaiartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa ezagutzera joango dira. Irteera, goizeko 9:00etan izango da Idiazabaldik. Autobusa, Errekarte aurreko autobus geltokian hartu beharko da. Bisitaren ondoren, La Arboledako Leon XIII jatetxean izango da bazkaria. Irteeran parte hartu nahi duten adinekoek, izena eman beharko dute aurretik. Izen-ematea, hilaren 5 eta 6an, 18:00etatik 19:00etara egin beharko da Pilarreneako Adinetxeren egoitzan. Elkarteko bazkideek, 25 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkide ez direnek, berriz, 35 euro.
Publicidad
Gazta politena
Pasa den astean, Elgoibarko Gazta lehiaketa ospatu zen. Gazta onenaren podiumean sartzea lortu ez bazuten ere, saria jasota itzuli ziren Aranburu gaztandegikoak Idiazabala. Ondramuñoko gaztak, Elgoibarren elkartutako publikoaren botoei esker, gazta politenaren saria eskuratu zuten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión