Ibarra
Euskarazko komikien Ibarra Galtzakomik lehiaketa abian daParte hartzaileek lau mailatan parte hartuko dute, adinaren arabera, eta aurten komikietarako gaia librea izango da
Ibarra
Martes, 14 de octubre 2025, 20:32
Euskarazko komikigintza sustatzeko, Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketaren hamazortzigarren edizioa jarri dute martxan Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaileen Elkarteak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean. Euskara hutsean Euskal Herrian antolatzen den komiki lehiaketa bakarra da. Urtero ehunka komiki jasotzen ditu Galtzaundik artista gazte zein helduen eskutik. Iaz 215 lanek parte hartu zuten Euskal Herriko hainbat herrietatik iritsi zirenak.
Publicidad
Lanak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke eta aurten komikien gaia librea izango da. Epaimahaia Maite Caballero ilustra-tzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) arkitekto eta komikigileak osatuko dute.
Parte hartzaileak lau sailetan banatuko dituzte adinaren arabera: 9 urtera artekoak, 10-12 urte bitartekoak, 13-16 urtera artekoak eta 17 urtetik gorakoak. Lanek bete beharreko baldintza teknikoak eta lehiaketaren oinarriak Galtzaundi elkartearen webgunean aurki daitezke. Dagoeneko lanak aurkezteko epea irekita dago azaroaren 21ra bitartean. Hauek Galtzaundiren egoitzan aurkeztu edo postaz bidali beharko dira, Tolosako Plaza Berria 1, helbidean.
Galtzakomik lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira abenduaren 12etik urtarrilaren 5era Ibarrako kultur etxean. Sari banaketa abenduaren 12ean egingo da, 19:00etan.
Sariak
Era berean, hirugarren urtez jarraian, Denonartean argitaletxeak saritutako lanetako bat argitaratuko du. Iazko 17. edizioan Nahikari Qian Artano Otañoren 'Gure koloreak' aukeratu zuten eta pasa den asteburuan ospatu zen Sarako Ikusi Mikusi azokan, Euskarazko gazte eta literatura azokan, argitaratu zen.
Lehen bi mailetan, irabazleek opari txekea eta komiki bilduma irabaziko dituzte eta bigarren sailkatuek komiki bilduma eta marrazketarako materiala. Gainera, aipamen berezia merezi duen lan batek komiki bilduma eramango du eta Ibarrako komikirik onenak herriko merkatarien oparia eta komiki bilduma jasoko ditu. Era berean, saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.
Publicidad
13 eta 16 urtekoen mailan, saritu guztiek eramango dute komiki bilduma, eta irabazleak 200 euroko dirusaria eramango du, eta bigarren sailatuak 100 euro. Gainera, aipamen berezi bat aukeratuko dute eta Ibarrako komikirik onena, komiki bilduma bana jasoko dutenak, baita Xabiroi aldiakarira urtebeteko harpidetza. 17 urtetik gorakoen artean irabazten duenak, 700 euro eta Karlatz garagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko ditu, eta bigarren sailkatuak 300 euro eta Eguzki Lore tabernan bi lagunen-tzako afaria.
Sarituak ez diren parte har-tzaile guztien artean Mahala baserriko produktuak zozketatuko dira. Zozketa abenduaren 10an egingo dute eta Galtzaundiren sare sozialetan ikusi ahal izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión