Tolosa Goierri

Hernialdera mendi ibilaldia egingo da igande honetan Ikastolak antolatuta

A. N.

irura.

Miércoles, 12 de noviembre 2025, 20:46

Lagunartean egiteko Mendi ibilaldien bigarren saioa antolatu du Irurako Ikastolak igande honetarako. Oraingoan Hernialdera igoko dira eta parte hartu nahi dutenentzako hi-tzordua 09:30ean jarri dute Irurako Ikastolan bertan.

Publicidad

Bi ibilbide egongo dira aukeran. Laburrean Iruratik zuzenean Hernialdera igoko dira eta, luzean, Fraileburu mendia igoko dute lehenengo. Eguraldi ona egingo balu, bertan bazkalduko dute.

Herriko familien artean zein lagunartean gehiago ezagu-tzea du helburu ekimenak, eskualdeko inguruneaz gozatuz. Dena den, parte hartu nahi duten herritar guztiei irekita dago jarduera.

Gabonetako ikuskizunak

Era berean, azken urteetan bezala Ene Kantak taldearen ikuskizuna antolatu du Ikastolak. 'Bisonte Mastodontearen bila' ikuskizuna aurkeztuko dute abenduaren 13an, 16:30ean Leidor aretoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kutxabanken eta Leidorreko lehiatilan.

Gainera, urtarrilaren 10ean Goazen! telesailean oinarritutako ikuskizuna eskainiko da Ikastolak antolatuta, Leidor aretoan baita ere. Bi saio egongo dira, 12:00etan eta 16:00etan. Emanaldi honetarako sarrerak ere salgai daude ohiko lekuetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad