Tolosa Goierri

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren baitan

Joseba Gabilondoren hitzaldia egongo da bihar, eta ostegunean bakarrizketa

Amaia Núñez

IRURA.

Lunes, 17 de noviembre 2025, 20:02

Azaroaren 25ean Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Eguna ospatuko dute, eta horren inguruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irurako Udalak, Irura Moretuz taldeak eta Irurako Ikastolak. Ekintzak bihar asteazkenarekin hasiko dira. 16:45ean 'Berdintasunaren altxorraren bila' ihes-gela antolatuko da ludotekan 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Ondoren, 18:30ean, Joseba Gabilondok 'Mutil gazteen erreakzionarismoa eta feminismoaren aurkako jarrerak' hitzaldia eskainiko du udaletxeko ganbaran. Hitzaldia gazteei zein helduei zuzenduta egongo da. Jarrera horiek saihesteko eta horiei aurre egiteko tresnak emango ditu saioan.

Publicidad

Ostegunean, berriz, 'Ongi etorri' bakarrizketa eskainiko du Ameli ipuin kontalariak udaletxeko ganbaran, gazteei zein helduei zuzenduta. Biola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun honetan emakumeen arteko elkarlana, zaintza eta izaera feminista aldarrikatuko dituzte.

Azaroaren 25ean, asteartean, Indarkeria matxistaren kontrako Nazioarteko Eguneko ekitaldi Nagusia egingo da plazan 19:00etan. Herriko hainbat eragilek parte hartuko dute bertan eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuak.

Kontzertua gaur

Santa Zezilia musikarien eguna ospatzeko Loatzo Musika Eskolako ikasleek ganbara emanaldia eskainiko dute gaur asteartea, 18:30ean elizan.

Bertso Babarrun bazkaria

Irura Bizi Elkarteak bertso eta babarrun bazkaria antolatu du azaroaren 29rako Irurako Ostatuan. Bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko Ostatuan bertan 25 euroren truke helduen menuan, eta 13 eurotan haurrentzat. Egunean haurren zaintza zerbitzua egongo da gutxieneko haur kopuruak izena ematen badu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad