Tolosa Goierri
Goierritarrak nagusi Ataungo XXI. Argazki RallyanJ. ZABALA
ATAUN.
Lunes, 17 de noviembre 2025, 20:02
Igande eguerdian jokatu zen XXI. Argazki Rallyaren sari banaketa, eta aurten ere Goierriko ordezkariek maila bikaina erakutsi zuten. Beasaingo Javier Quiros izan zen garailea, 300 euroko ordainsaria eta oroigarria eskuratuta. Mikel Bravo legazpiarra bigarren postuan sailkatu zen, 150 euro eta oroigarriaren jabe eginez. Hirugarren tokian, berriz, Donostiako Patxi Irazabal sailkatu zen; hark 90 euro eta oroigarria jaso zituen.
Publicidad
Kategoria nagusiaz gain, 16 urtetik beherako gaztetxoen maila eta herritarren saria ere banatu zituzten. Azken horretan, Karmele Begiristain izan zen ataundarren artean nabarmendu zen lehen herritarra, eta 90 euroko ordainsaria eta oroigarria jaso zituen Begiristainek. Gazteen artean berriz, Zizur Nagusiko Nahikari Barros izan zen onena; oroigarria eta Gerriko liburudendan erabiltzeko 20 euroko bonua eman zizkioten.
Aurtengo edizioak parte-hartze zabala izan zuen: guztira 45 argazkilariren lanak aurkeztu ziren, horietatik zazpi ataundarrenak. Helduen mailan berriz, 28 gizonezko eta 17 emakumezko aritu ziren; gaztetxoen kategorian, berriz, sei parte-hartzaile izan ziren. Sariak banatu aurretik, lehiaketan aurkeztutako irudien proiekzioa eskaini zuten Herri Antzokian, festa giroa borobilduz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión