Zegama
Goiburu eta Arakama nagusi 48. Zegamako Mus TxapelketanAzaroaren 21eko iluntzean jokatu zuten Zegamako Kasino elkartean herriko mus txapelketa beteranoena 48. edizioan. Giro lasaian baina lehiakor, herriko eta inguruko mus zaleek bete zuten elkartea, eta aurten Mikel Goiburu eta Aitor Arakama izan dira nagusi. Bikoteak finalean hartu zuen garaipena, Igor eta Eneko Ormazabal aita-semeen aurka.
Publicidad
32 bikotek hartu zuten parte, eta txapelketa aurrera joan ahala partidak estutu egin ziren. Finala maila handikoa izan zen, eta ikusleen artean urduritasuna nabaritu zen, joko bakoitza pisu handikoa baitzen. Goiburu eta Arakamaren joko sendoak eta elkar ulertzeak eman zien txapela.
Kasino elkarteak eskerrak helarazi dizkie parte hartu duten guztiei, bai eta sariak posible egin dituzten denda, taberna eta laguntzaileei ere. Elkarteak nabarmendu du herriko txapelketa honek urteak daramatzala herritarrak elkartzen eta musaren inguruko ohitura bizirik mantentzen.
Antolatzaileek balorazio ona egin dute eta adierazi hurrengo urtean ere helburua bera izango dela: parte hartzeko gogoa piztea eta herriko giroa indartzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión