Tolosa Goierri
Gaueko hegazti harrapariak ezagutzeko ibilaldi berezia Anduetza parketxeanJ. Z.
zegama.
Viernes, 7 de noviembre 2025, 20:10
Gaueko isiltasuna eta naturaren misterioak uztartuko dira gaur arratsaldean Anduetza parketxean egingo duten jarduera berezian. Iluneko hegazti harrapariak —urubiak, hontzak, mozoloak zein zatak— izango dira protagonista.
Publicidad
Egitasmoa Nerea Pagaldai biologoak gidatuko du, urubien inguruko doktorego-ikerketan murgilduta dagoen adituak. Pagaldaik urteak daramatza espezie horien portaera aztertzen, eta bere lanak landa-inguruneko eta hiriguneko urubien arteko ezberdintasunak ditu aztergai.
Saioa 18:30ean hasiko da, eta bi zatitan banatuko da: lehenik, gaueko harraparien ezaugarri nagusien inguruko azalpen dinamikoa eskainiko du Pagaldaik —haien orientazio sistema, entzumen fina, ernaltze-zikloa eta espezie ezberdinak azalduz—. Ondoren, behaketa-ibilaldi bat egingo da inguruko basoetan, non parte-hartzaileek hegazti hauen kantu eta uluei adi jarraitzeko aukera izango duten.
Ibilaldia zailtasun handirik gabea da, eta edozein herritarrentzat egokia. Antolatzaileek linterna edo frontala eramatea gomendatzen dute. Parte hartzeko, aurrez izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak baitira. Prezioa 6 eurokoa da helduentzat eta 4 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko,943 80 21 87 edo 688 62 36 09 telefono-zenbakietara deitu daiteke edo mezu bat bidali helbide honetara: anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión