Itziar Saenz de Ojerrek 'Eguberritako Kontuak' ipuin kontaketa eskainiko du. A. Núñez

Alegia

Gabonetako Kultur Egitaraua antolatu dute ekitaldi ugarirekin

Haurrei zein helduei zuzendutako ekintzak egongo dira, besteak beste, kontzertuak, gaztaina jatea eta III. Pala Txapelketa

Amaia Núñez

Alegia

Miércoles, 3 de diciembre 2025

Gabonak ospatzeko egitarau zabala antolatu da aurten ere. Datorren asteartean hasiko da eta lau asteetan zehar haur zein helduentzako ekitaldiak izango dira. Kultura eta kirola izango dira nagusi egitarauan eta Gabonetako Pala Txapelketaren hirugarren edizioa ere jokatuko da.

Publicidad

Programazio berezia datorren asteartean hasiko da, eskulan tailerrarekin. Bi saio egingo dira Kultur Etxean, 17:00etan LH2ra arteko ikasleentzat eta 18:00etan hasita LH3tik aurrerakoentzat. Parte hartu nahi dutenek bihar ostirala dute izena emateko azken eguna.

Egun horretan irekiko da baita ere Gabonetako hainbat ekitzetan lagundu nahi duten herritarrentzako izena emateko epea. Haurren kasuan, Olentzero eta Mari Domingiren etorreran eta errege kabalgatan antortxarekin ateratzeko aukera izango dute LH4tik aurrerakoek. Bestalde, LH3koek Errege kabalgatan Jose eta Maria bezala atera daitezke.

Helduek ere lagundu ahal izango dute bai abenduaren 24ko etorreran, zein Errege kabalgatan, baita San Silbestre krosean ere. Izena ematea kateletako Qr kodearen bidez, udalaren webgunean edo Alegia App-aren bidez egin beharko da.

Abenduaren 14an, berriz, gaztaina jatea egingo da plazan 18:00etan. Hilaren 16an, Liburutegia topagune ekimenaren baitan, Itziar Saenz de Ojer kontalariak 'Eguberriko kontuak' kontaketa saioa eskainiko du liburutegian 17:00etan eta, hilaren 18an, Loatzo Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua izango da kultur etxean 17:30ean.

Publicidad

Gainera, programazio berezi honetan bere lekua egin du Gabonetako Pala Txapelketak. Aurten hirugarren edizioa jokatuko da nagusien mailan, neska eta mutilen modalitateetan. Finalerdiak abenduaren 19an eta 26an jokatuko dira, 19:00etik aurrera Elorri frontoian. Finalak, berriz, urtarrilaren 2an jokatuko dira.

Era berean, Gabonetako XXIII Pilota Topaketako partidak jokatuko dira abenduak 26 eta 29an Elorrin 15:30ean hasita, eta 30ean goiz osoan zehar.

Bestalde, ohi bezala, 90 urtetik gorako herritarrei omenaldia egingo zaie abenduaren 20an. Ekitaldia udaletxean izango da, eguerdian. Abenduaren 21ean, aldiz, talo-jatea egingo da plazan eta, urtea amaitzeko, San Silbestre krosa antolatuko da haur zein helduentzako hilaren 31n. Urte berriari ongi etorria emateko, usadioa jarraituz, udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad