Tolosa Goierri

Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira

Ostiral honetan bakarrizketa eskainiko dute Mirari Martiarena, Ander Malbadi eta Esti Curielek Ganbaran

Amaia Núñez

ALKIZA.

Miércoles, 3 de diciembre 2025, 20:27

Euskararen Egunarekin bat egin du Alkizako Udalak eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dira datozen egunetan. Bihar ostiralarekin bakarrizketa saioa egongo da udaletxeko Ganbaran 19:00etan. Bertan parte hartuko dute Mirari Martiarena, Ander Malbadi eta Esti Curielek.

Publicidad

Hurrengo ostiralean, hilaren 12an, pintxo lehiaketa eta bingo musikatua antolatuko dira frontoian. Biak parte hartu nahi duten herritar guztiei zuzenduta egongo dira. Lehiaketa 17:30ean hasiko da eta, ondoren, bingoa izango da.

Jubilatuen Txokoa

Udalak Jubilatuen Txokoa martxan jarri du Donjuanena etxean. Ostiraletan egongo da irekita 16:00etik 17:00etara. Bertan, memoria lantzeko jolasak egingo dira, herrikideekin harremanak sendotzeko aukera eskainiz eta giro onean denbora dibertigarri bat pasatzeko. Ekitzetan parte hartzea librea eta doakoa da nahi duten alkizar guztientzat.

Urmara Museoa itxita

Urmara Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, udaberrira arte museoa itxita egongo da. Negura igaro ostean, programazio berriarekin itzuliko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad