Tolosa Goierri
Euskararen Astea girotzeko bi ekintzaJ. Z.
olaberria.
Lunes, 1 de diciembre 2025, 20:29
Euskararen Astea ospatzeko prestatutako egitarauaren baitan, Olaberriak bi jarduera berezi eskainiko ditu datozen egunotan. Lehen hitzordua bihar izango da, arratsaldeko 18:00etan, Arkupe Elkartean. Bertan talo tailerra egingo dute, haurrei zein helduei zuzenduta. Parte hartzeko prezioa adinaren araberakoa izango da: 15 urte arteko haurrek 2 euro ordainduko dituzte, eta helduek 5 euro. Gainera, nahi duenak taloa jateko aukera ere izango du, giro goxo eta parte hartzailean.
Publicidad
Bigarren ekitaldia ostiralean, hilaren 5ean, egingo dute, 20:00etan, Euskararen Astea borobiltzeko. Xalbadorrenetik bertsoari eta kantagintzari eskainitako afaria eta kantaldi berezia izango da Areto Berrian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión