Tolosa Goierri
Elkarretaratzea emakumeen aurkako indarkeria salatzekoMartes, 25 de noviembre 2025, 20:51
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioateko Egunarekin bat eginez, herritar ugari gerturatu ziren atzo herriko Mugimendu Feministak deitu zuen elkarretaratzera. 'Konplizitate sareen aurrean Erresistentzia Feminista' lemapean egin zen elkarretaratzea, udalaren babesarekin. Era berean, Anoetako Udalak adierazpen instituzionala argitaratu zuen, udalbatzako alderdi guztiek babestu zutena. Bertan, indarkeria matxistaren aurkako erabateko gaitzespena adierazi du, eta komunitate feministaren eta tokiko sareen garrantzia nabarmendu du emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión