Tolosaldea
Ekitaldi ugari antolatu dira eskualdean azaroaren 25aren hariraOstiral honetan Ibarran bertso saio literarioa eta Ikaztegietan ihes-gela eta antzezlana izango dira
Tolosaldea
Jueves, 20 de noviembre 2025, 20:01
Emakumeenganako Indarkeriareen aurkako Eguna izango da azaroaren 25a, datorren asteartea, eta horren inguruan ekitaldi ugari antolatu dira eskualdeko herrietan. Batzuk jada ospatu diren arren, datozen egunetan adin guztietako pertsonei zuzendutako ekitaldiak izango dira.
Publicidad
Ostiral honetan Ibarran 'Hezur berriak' bertso saio literarioa eskainiko dute elizan 18:30ean. Ane Labaka, Ines Osinaga, Amaia Agirre, Alaia Matin eta Uxue Alberdik parte hartuko dute bertan.
Ikaztegietan, berriz, Berdintasunaren altxorraren ihes gela antolatuko da gaztetxoentzat arratsaldean eta, 19:00etan, 'Cromlech' antzezlana aurkeztuko du Evaren Alabak taldeak. Igandean, Elduainen 'Gregoria' bakarrizketa eskainiko du Beatriz Egizabalek kultur etxean 18:00etan. Eta Lizartzan, 'Milagros eta Valentina' antzezlana taularatuko du Parena Teatro konpainiak herriko Gunean, 18:30ean.
Asteasun ere igande honetan hasiko dira ekitaldiak. 'Esne berriketan' bertso saio musikatua egingo da Muskerraren Bidearen gunean 12:00etan Uxue Alberdi, Iban Urizar 'Amorante', Aner Peritz eta Maider Arregi bertsolariekin. Asteartean, berriz, Indarkeria Matxistaren aurkako eguneko ekitaldia egingo dute 18:30ean plazan.
Elkarretaratzeak
Azaroaren 25ean izango dira ekintza gehienak. Adunan kartel pegaketa eta kontzentrazio musikatua egingo dituzte plazan 19:30ean. Ondoren, Bidania-Goiatzen eta Berastegin elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dituzte egun horretan 19:00etan.
Anoetan, elkarretaratzea egingo dute asteartean 18:30ean plazan. Gainera, azaroaren 30an, 'Nuestras migraciones' antzezlana aurkeztuko du Guatemalako 'Las Poderosas' antzerki taldeak Mikelasagasti auditorian.
Publicidad
Amasa-Villabonan elkarretaratzea 19:00etan egingo dute, oinezkoen zubian. Bestalde, asteazkenean 'Autoestima languz guregan konfidantza sendotu' hitzaldia eskainiko du Nire Redondok Subijana etxean 18:30ean, eta, ordu berean, 'Gizonak, maskulinitateak eta indarkeria matxista' tailerra emango du Joseba Gabilondok. Azaroaren 30an, berriz, 'Simpol' bakarrizketa eskainiko du Maria Cruickshank-ek Gurea Antzokian.
Orendainen murala margotuko dute herritarren artean asteartean 17:00etatik aurrera eta, ondoren, elkarretaratzea egingo dute 18:00etan.
Zizurkilen, 18:45ean Irradaka izango da Saski kafetegian, hilaren 25ean baita ere, eta segidan, elkarretaratzea egingo dute oinezkoentzako zubian Amasa-Villabonarekin batera.
Publicidad
Altzon, ohi bezala elkarretaratzea egingo dute asteartean. Gainera, asteazkenean, 'Indarkeria matxisten irudikatzeak euskal literaturan' irakurketa saio kolektiboa egingo dute, 19:00etatik aurrera liburutegian, Iratxe Retolazarekin.
Hurrengo ostiralean, hilaren 28an, berriz, 'Lourdes Iriondo. Ez gara alferrik galduko' dokumentalaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia egingo da Batzarremuñon 19:00etan.
Alkizan 'Bai bakarrik da bai' Amnesty Internationalen erakusketa egongo da ikusgai Udaletxeko ganbaran azaroaren 24tik abenduaren 12ra bitartean. Erakusketa goizez egongo da irekita eta arratsaldez bisitatzeko 675.713.251 telefonora deitu beharko da.
Publicidad
Bestalde, azaroaren 27an 'Kalean otso, etxean uso' antzezlana eskainiko du Patata Tropikala Antzerki Laborategiak adin guztietako herritarrei zuzenduta, frontoian 17:00etan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión