Joko ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten gaztetxoek plazako estalpean.

Zizurkil

Dibertsioz betetako jaien amaiera

Astearte agurtu zituzten Elbarrenako jaiak haurrentzako puzgarriekin eta jubilatuen egunarekin

Amaia Núñez

Zizurkil

Martes, 9 de septiembre 2025, 20:31

Eguraldi ona lagun amaitu zituzten Elbarrenako jaiak. Lehenengo egunaren antzera, jolasa izan zen nagusi. Goiz guztian puzgarriak eta jolasak egon ziren haur eta gaztetxoentzako plazan. Gogoz aprobetxatu zuten jaietako azken eguna, udako oporrak guztiz agurtzeko. Ohiko gaztelu puzgarriez gainera, giza futbola eta bestelako jokoak ere izan zituzten.

Publicidad

Era berean, jubilatuei eskainitako eguna izan zen. Eguerdian meza eskaini zuten Arantzazuko Amaren elizan eta, jarraian, jokoak antolatu zituen Elizpe elkarteak. Jarraian, bazkaria egin zuten, eta, ondoren, dantzaldia. Arratsaldean, tortilla patata lehiaketa ere antolatu zute, parte-hartze handiarekin.

Korrika entrenamenduak

Ikasturte honetarako emakumeentzako korri egiteko entrenamendu saio gidatuak antolatu dira. Aitziber Ibarbia kirolariak gidatuko ditu, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian ostiralero. Saioak aste honetan bertan hasiko dira, irailaren 12an, 18:00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad