Dena prest Bidaniako San Bartolome jaietarako
NÚÑEZ
Sábado, 20 de agosto 2022, 00:04
Bidaniko herritarrek dena prest dute San Bartolome jaiei hasiera emateko. Datorren asteartean, abuztuaren 23an, botako dute txupinazoa bazkalondoren, ohitura den bezala, eta sei eguneko jai-egitarauari hasiera emango diote. Txupinazoa 15:00etan botako dute udaletxeko balkoitik, eta jarraian herriko taberna eta jatetxeetan zehar txikiteoa egingo dute trikitilariek girotua. Arratsaldeko 17:00etan haurrentzako jolasak antolatuko dira plazan. Iluntzeko 20:00etan Salbea eskainiko da elizan , eta 21:00etan herri-afaria egingo da Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bertsolariekin. Gabenara taldearekin erromeriak emango dio amaiera egunari
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión