Beasain
Garagardo dastaketa Igartzako Monumentu MultzoanJ. Z.
Beasain.
Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:09
Basabe garagardo etxearekin elkarlanean, bihar 19:00etan garagardo dastaketa berezia eskainiko da Igartzako Monumentu Multzoan. Saioan Basaberen hiru artisau-garagardo ezberdin dastatzeko aukera izango da, guztiak Lazkaon, Beasaindik kilometro gutxira, ekoiztutakoak.
Publicidad
Garagardoekin batera Goierriko hiru gazta ere izango dira, artisau ogiarekin lagunduta, produktu lokalak eta kalitatezko zaporeak uztartuz. Jarduerak ordubete inguruko iraupena izango du eta 18 urtetik gorako artisau-garagardo zaleei zuzenduta dago.
Ekintzaren prezioa 16 eurokoa da, gehi plataformako gestio gastuak pertsonako. Izena emateko esteka erabil daiteke, eta informazio gehiago jaso nahi duenak 943 08 77 98 edo 640 20 93 58 telefonoetara deitu dezake, igartza@beasain.eus helbidera idatzi, edo Udalaren sare sozialen bidez jarri harremanetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión