Larruskain, Otaduy, Alkain eta Arrondo aurkezpenean. ETXEBERRIA
Segura

Ardixarra etxeak marka eta produktu berriak ditu

Segurako Erdi Aroko interpretazio zentroaren edukiak etxeko hiru solairuetan banatzeko aldaketak egin dira

andoni etxeberria

Segura

Miércoles, 17 de marzo 2021, 19:48

Ardixarra etxearen marka, promoziorako produktuak eta 'Segura ezagutzen' unitate didaktikoa aurkeztu dira Seguran. Turismo bulegoa izateaz gain, Euskal Herriko Erdi Aroko Interpretazio Zentro bakarra da Ardixarra. Asteazkeneko aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Izarra Urdalleta alkateak, Jules Larruskain, Zura diseinua eta komunikaziokoak, Arantza Otaduy eta Pia Alkain Ardixarrako kudeatzaileek eta Josune Arrondo udal teknikariak.

Publicidad

Berrikuntza eta aldaketa hauek 2019an hasi ziren, Ardixarrak 15 urte bete zituenean, baina pandemiaren ondorioz atzeratuz joan dira. Eraikina bisitatzeko sarrera lekuz aldatu da, turismo bulegotik bereiztuaz. Bestetik, etxeak eskaintzen duen edukia hiru solairuetan banatu da, eraikina hobeto aprobetxatuaz, lehen bi solairu erabiltzen baitziren soilik. Guztira 20.000 euro inbertitu ditu Udalak.

Asteazkenean aurkeztu ziren produktu ezberdinei dagokionez, Jules Larruskainek esan du Ardixarraren logoa herri marka bat bezala garatu dutela. «Ardixarrak ibilbide luze bat du Seguran eta zentroaren kontakizuna eta diskurtsoa herriarena ere bada. Markak Erdi Aroak Seguran dituen elementu esanguratsuenak erabiltzen ditu eta, horren bitartez, logo fresko eta jostagarri bat sortu da, kolore gama zabal batekin».

Seguraren ondarea

Josune Arrondo udal teknikariak asteazkenekoa Segurarentzat egun handia zela esan du. «Gure herriaren nortasuna eta ondarea zabaltzeko beste ekimen garrantzitsua bat da. Interpretazio zentroa sortzea lortu genuen 2004ean, ordutik lan asko egin da eta aurrera jarraitzen dugu proiektu ezberdinekin. Lantalde oso ona biltzea lortu da eta uste dut gauza politak egiten jarraituko dugula».

Pia Alkain 'Segura ezagutzen' unitate didaktikoaz mintzatu da. «Segura ezagutzeko modu dibertigarria izatea nahi dugu, eskola eta familientzat zuzendua batik bat. Jokoen bidez herrian murgildu eta Erdi Aroa hobeto ezagutzea da helburua, Segurako pertsonaia den Marigorri gidari hartuta. Bestalde, Arantza Otaduyk Ardixarra etxearen 'merchandising' edo promoziorako produktuen berri eman zuen. »Gure asmoa da Segurara etortzen diren bisitariek herri hau bihotzean eramatea, sortu dugun marka berria erabiliaz. Produktu ezberdinak egin ditugu; telefono mugikorra edo gailu teknologikoak eramateko balio dutenak, liburuxkak, arkatzak edo poltsak. Etorkizunean produktu berriak eskaintzeko asmoa dugu eta langileontzat ere uniformeak egin ditugu logo berriarekin, bisitariek Ardixarra etxeko langile bezala identifika gaitzaten«.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad