Alberto Aierbe, protagonista.

Tolosa Goierri

Amezti elkarteak antolatutako egitasmoaren hurrengo saioa, hilaren 12an

J. Z.

Zegama.

Jueves, 4 de diciembre 2025, 19:48

Amezti elkarteak antolatzen duen Udazkeneko tertulia afariak egitasmoak aurrera darrai, herriko bizitza kulturalari lekua emanez. Hurrengo saioa abenduaren 12an izango da, 20:00etan, Amezti elkartearen egoitzan.

Publicidad

Saio honetan, Alberto Aierbereren 'Argentina, Txile eta Tanzania ezagutuz. Hego hemisferioko natura' izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko da, ikusleek hego hemisferioko paisai, animali eta kultura aniztasuna modu bisual eta erakargarrian ezagutzeko aukera izango dutelarik.

Ikus-entzunezkoa amaitu ondoren, parte-hartzaileek afari berezi batez gozatzeko aukera izango dute. Afarian parte hartzeko aurretiaz izen eman beharra dago, 677 984 387 (Aitor) telefono-zenbakira deituz. Egitasmoak aukera paregabea eskaintzen du kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko, herriko giro atseginean eta beste bizilagunekin elkarlanean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad