Garai bateko pilota jaialdietako irudiak daude ikusgai. A. U.

Amezketa

Amezketako Talaik eta pilotariak, argazki zaharren erakusketako protagonista

Ikusgai dago dagoeneko Pernando Amezketarra kultur etxean herritar taldeak osatutako sailkapen berria

Amaia Núñez

Amezketa

Miércoles, 19 de noviembre 2025, 20:11

Herriko argazki zaharrekin hirugarren erakusketa dagoeneko ikusgai dago Pernando Amezketarra Kultur Etxeko sarreran. Duela urtebete egin zen estreinaldia, erlijiotasuna gaitzat hartuta, udaberrian eskolaumeak eta familia hartu zituzten ardatz irudien aukeraketa egiterakoan eta, oraingo honetarako Amezketako Talaik eta pilotarien historia ezagutu ahal izango da erakusketaren bidez.

Publicidad

Erakusketa asteartean ireki zen eta datozen asteetan egongo da ikusgai. 2025 urtea berezia izan da Talai dantza berreskuratzearen eta Zazpi Itturri pilota elkartearen sorreraren 50. urteurrena bete delako. Horrela, erakusketa berria Amezketako Talairi eta pilotariei protagonismoa ematea erabaki zuten. «Izan ere, aurten ospatu ditugu herrian Talaitako dantzarien eta Zazpiturriko pilota festak. Zer egokiago, beraz, bi gai horiei lotutako argazki batzuk eskaintzea baino», adierazi dute.

Argazkiekin batera beste garai batera bidaiatzeko aukera izango dute ikusleek, Amezketako historia birgogoratuz. Izan ere, XX. mendearen lehen erdialdeko irudiak ere ikusi ahal izango dira erakusketan.

Herritar talde bat hasi zen argazki zaharrak biltzen. Pixkanaka, bizilagunek utzitako irudiekin bilduma osatzen joan ziren eta, urtebeteko lanaren ondoren, 2024ko abenduan antolatu zuten lehenengo erakusketa, irudi horiek gordetzen duten ondarea elkarbanatzeko asmotan. «Helburua zen denok argazkiak ikustea, gozatzea aspaldiko senide eta herritarrak aurrean ikustean eta denon artean izenak osatzea», azaldu zuten.

Legealdi honetarako Amezketako historia laburbiltzen duten irudiekin erakusketak egiteko ardura hartu zuten eta, horrela, datozen hilabeteetan ere gai ezberdinen inguruko bildumak aurkeztuko dituzte. Gainera, argazki bakoitzean, bertan agertzen den familia edota pertsonen izenak osatzen saiatu dira. Lan honetan, erakusketa bisitatuko duten ikusleen laguntza ere eskertuko dute, akatsak zuzendu eta falta direnak osatu ahal izateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad