Tolosa Goierri

Abenduko IX. Artisautza Azokarako izen-ematea, zabalik

A. N.

altzo.

Jueves, 30 de octubre 2025, 20:28

Olentzerotan Jakinminez egitarauaren baitan, IX. Artisautza Azoka antolatuko dute aurten ere benduan, hilaren 14an. Egun horretan, aurreko urteen antzera, produktu aukera zabala egotea da Udalaren asmoa eta, horretarako, artisauak edo ekoizleak diren herritarrei postua jartzeko aukera eskaini die.

Publicidad

Beraien produktuak ezagutzera eman nahi dituzten herritarrek postua eskatzeko epea irekita dute dagoeneko. Horretarako, Udaletxean izena eman beharko dute, bulegora gerturatuz, 943 65 24 13 telefono-zenbakira deituz edo udala@altzo.eus helbide elektronikora idatziz, edota kultura batzordeko kideekin harremanetan jarrita kultura@ altzo.eus helbidean.

Eskaerak jaso ondoren, postuak banatzerako momentuan herritarrek lehentasuna izango dute izena emandakoen artean.

Beraiekin batera, antolakuntzak gonbidatutako erakundeak ere egongo dira eta, gainontzeko eskaeren artean, kontuan izango dute helburu kolektibo edo soziala izatea aukeraketa egiterakoan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad