Eneko Araiztegi eta Mikel Mendizabal, 'Bertso txiki, saio handi' desafioaren finalean
ION MUÑOA
Martes, 19 de abril 2016, 00:10
Joan den ostiralean egin zen 'Bertso txiki, saio handi' bertso desafioaren bigarren saioa edo finalerdikoa. Elkarrekin kantuan Gemma Urteaga beasaindar gaztea eta Millan Telleria Albizturgo beteranoa izan ziren batetik eta Eneko Araiztegi gazte segurarra eta Mikel Mendizabal beterano itsasondoarra bestetik. Eta hiru bertsoaldien ondoren, entzuleek emandako puntuazioaren arabera, bigarren bikote hau sailkatu zen finalerako.
Publicidad
Finalerdi honetan ere hiru bertsoaldi izan ziren. Lehenengoa Ostatun izan zeniluntzeko 7etan. Ondoren, 8etan, Mandion egin zen bigarren bertsoaldia. Eta hirugarrena eta azkena, Otatza sagardotegian jokatu zen afalostean. Aurreko astean bezala, giro ezin hobea izan zen bai tabernetako saioan eta bai sagardotegian. Jende asko elkartu zen bertsolariekin iluntzea pasatzera eta ez zen txalorik eta barrerik falta izan. Azkenik, hiru saioen ondoren, Araiztegik eta Mendizabalek 86 boto jaso zituzten, eta Urteagak eta Telleriak 60.
Honenbestez, erabaki da apirilaren 30ean jokatuko den finalean zein bikote arituko diren. Aurreko astetik sailkatutako Aratz Igartzabal eta Xabier Zeberio izango dituzte desafioan aurrez aurre Eneko Araiztegik eta Millan Telleriak. Finala hilaren 30ean jokatuko da. Lehenik bi saio izango dira Ostatun eta Mandion bazkal aurretik. Eta ondoren, bazkalostean jokatuko da finaleko hirugarren eta azken saioa. Datozen egunetan aurkeztuko dituzte Zerainlab-eko antolatzaileek finalerako xehetasunak eta bazkal-tzeko izena nola eman behar den.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión