Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria Bizitu elkarteko Amaya Gallo eta Goizardi elkarteko Inma Mata saria jasotzen. Emakunde

Publizitate eraginkorrarenaren saria Emakunderen kanpainarentzat

'Entzunez gero, ikusiko duzu' spota nabarmendu berri dute Publifestivalen

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 30 de junio 2021, 14:08

Emakunderen 'Entzunez gero, ikusiko duzu' kanpainak publizitate sozialeko dokumentalen exekuzio onenaren eta publizitate kanpainako eraginkortasun onenaren saria jaso berri du Madrilgo Publifestival Publizitate Sozialaren Nazioarteko Jaialdian. 2020ko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako egin zen spota

Publicidad

Kanpaina Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egindako prozesu baten emaitza izan zen Emakumearen Euskal Erakundeak adierazi duenez. Urte askoan bizi izandako indarkerien benetako testigantzekin eratu zen «gizartea adineko emakumeen aurkako indarkeriari buruz sentsibilizatzeko bereziki kontuan hartuta haien egoeraren zaurgarritasuna, besteak beste, biktimak ikusezinak direlako».

Entzunez gero, ikusiko duzu. Emakundeak azaroaren 25erako egindako spota. Emakunde

Madrilgo Lara Antzokian egindako sari-banaketan Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta genero indarkeria jasan duten emakumeen bi elkarteetako ordezkariak izan ziren: Bizitu elkarteko Amaya Gallo eta Goizardi elkarteko Inma Mata. Beste emakume batzuekin batera «saritutako iragarkia sortzeko ekarpen handia» egin zuten.

Saria jasotzean, Izaskun Landaidak eskertu egin zien emakumeei kanpainari eta gizartearen sentsibilizazioari egindako ekarpena, eta «emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan gizartea sentsibilizatzen jarraitzeko beharra» nabarmendu zuen. Gainera, gizarteari adi egoteko eskatu zion «indarkeria ezkutuena ere antzemateko».

Emakumeak beraiek izan ziren kanpainaren protagonistak, eta eurek hautatu zuten kanpainaren mezu nagusia: euren ikusezintasunarekin bukatzea eta gizarteari dei egitea bizi izan dituzten eta bizi dituzten egoerei adi egon dadin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad