Emakunde

Lucía Martínez, Berria eta Pikara Magazine saritu ditu Emakundek

«Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako kazetaritza egiteagatik» eman zaie garaikurra

DV

Miércoles, 22 de diciembre 2021, 12:31

Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin konprometitutako komunikazio eta kazetaritzaren alde egindako ekarpenagatik eta kazetaritza zereginean ikuspegi feminista eta genero ikuspegia sustatzeagatik Lucía Martínez Odriozola EHUko Informazio Zientzien Fakultateko irakasle eta kazetari izan zena, 'Berria' egunkaria eta 'Pikara Magazine' aldizkaria izan dira 2021eko Emakunde Saria jaso dutenak.

Publicidad

Epaimahaiak aitorpen publikoa egin nahi izan die egunero berdintasunarekiko konpromisoa erakusten duten komunikazioko profesionalei eta ikuspegi feminista eta genero ikuspegia txertatzen duen kalitatezko kazetaritza sustatzen lan egiten duten hedabide guztiei. Ildo horretan, Martinezek arlo akademikoari eta kazetaritzari egindako «ekarpen aitzindari eta erreferentziala» nahi izan dute.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak gaineratu du «ezinbestekoa» dela genero-ikuspegia txertatzea eta sari honen bitartez «formakuntzatik, aplikazio praktikora dagoen bidea» balioan jarri nahi izan dela.

Pikara Magazine aldizkari feministaren kasuan «erreferentziazko gune» bihurtu dela azpimarratu du Emakundek eta saria emakumeen mugimenduen jardueren dokumentazioarekiko konpromisoagatik eta emakumeek hedabideetan parte hartzeko, eztabaidatzeko, komunikatzeko trebetasunak hobetzeko eta sare sozialen erabilera deskubritzeko eskaintzen dituen aukerengatik eman zaiola.

Berria hedabidearen kasuan indarkeria matxisten tratamenduari egiten dioten ekarpena nabarmendu du, erredakzio lanean genero-ikuspegia txertatzen duela eta eguneroko lanean hainbat pausu eman dituela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad