Donostiako Mary Ward eskolako haurrek atzo flashmob batean hartu zuten parte euskara sustatzeko. MORQUECHO

Euskararen Nazioarteko Egunari lotutako ehunka ekitaldik festa giroa ekarri zuten Gipuzkoara

Donostiako San Telmo museoan, hitz egiteko aukera eskaini zien mintzodromoak euskaltegietako hainbat ikasleri

Macarena Tejada

San Sebastián

Miércoles, 4 de diciembre 2019, 07:04

'Bide berriak, modu berriak' lelopean ospatu zen atzo Euskararen Nazioarteko Eguna. Hizkuntza honen garrantiza goraipatzeko asmoz, ehunka ekintza gauzatu ziren Gipuzkoa osoan. An-tzezlanak, tailerrak, bertso saioak, dantzak... Denak balio du euskaraz eta giro ederrean festaz gozatzeko.

Publicidad

Donostian, besteak beste, ehun bat lagunek San Telmo museoan antolatutako mintzodromoan hartu zuten parte. Jon Insausti euskara zinegotziak adierazi zuenez, «funtsezkoa da euskara dakigunok mota hauetako ekimenetan parte hartzea eta euskara ikasten ari direnei erabilera eremu erosoak eskaintzea».

Hori egin zuen atzo Marisol Coscolin Urrats euskaltegiko ikasleak. Ikaskideekin batera euskaraldiaren kale ekintzan aritu zen. Urtebete igaro da Euskaraldiaren lehen edizioa antolatu zenetik eta urtebete barru, 2020ko azaroan, jarriko da martxan bigarren edizioa. Horregatik, atzo ekitaldi berezia burutu zuten Donostiako Zuloaga plazan: aurreko Euskaraldiaren edizioko bizipenak jaso eta hurrengoari begira dituzten desirak partekatu zituzten ikasleak.

«Euskarari esker milaka lagun, eta ezberdinak, ezagutu ditut», zioen batek. «Eutsi goiari eta jarraitu bideari», animatu zuen euskaraz hitz egitera beste batek. Ikasleetako batek aurrerapausoa eman eta bere burua datorren urtean ahobizi izateko aurkeztu zuen.

Bere asmoak eta konklusioak jakinaren gainean jarri aurretik, Marisolek bere burua zoriondu zuen. Orain dela hamar urte euskara ikasten hasi baina utzi egin behar izan zuen. Halere, ez zuen etsi eta duela bi hilabete euskaltegira itzuli zen. «Pozik» dago lortutakoarekin. Gainera, atzoko ekintzetan parte har-tzea «asko» gustatu zitzaion. «Prak-tikatzeko modu ezinhobea da», zioen.

Publicidad

Euskararen eguna zelako, Euskaraldiko antzolatzaieek idatzi bat irakurri zuten. «Euskaraz bizi-tzeko» garaia iritsi dela defendatu zuten, besteak beste. «Indarrak elkartzen baditugu, Euskal Herri euskaldunago, biziago eta justuagoa eraikiko dugu», esan zuten Zuloaga plazan irakurritako testuan. Ekitaldiaren ondoren, udal ordezkariak bildu ziren haien nahiak agertzeko.

Euskaraldiaren ekintzak pisu handia eduki zuen atzo, baina beste ekitaldi asko egin ziren egunean zehar.

Bi emakume, haien desira eta ondorioak idazten. MORQUECHO

Flashmob

Deusto Unibertsitateak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuen Donostiako eta Bilboko egoitzetan. Euskarazko etorkizun batera pausoak ematen jarraitu nahi dutela defendatu zuten arduradunek eta, gai horri lotuta, haien «konpromisoa» erakutsi zuten. Donostian 'Irudiak eta letrak lotu' txapelketa egin zuten eta Indaborda rap taldeak kontzertua eskaini zuen unibertsitateko kafetegian.

Publicidad

Ikastetxe askok euren eskola ordutegiak aldatu zituzten baita. Donostiako Mary Ward-en, adibidez, txikienek flashmob dibertigarri batean hartu zuten parte euskararen erabilera sustatzeko asmoz.

Irunen Euskararen Eguna kulturari lotu zuten. Euririk ez zenez, kalera irten ziren. Pasaian ere egitarau zabala prestatu zuten, etxeko txikienentzako jolas asko prestatuz.

Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, gazteei euskararen alde lan egiteko konpromisoa eskatu zien eta hizlari bezala doitzeko eskatu zien. Azken hamar urteotan aurrera egin du euskarak eta hori «jendearen esfortzuarengatik izan da», Markel Olanok esan zuenez.

Publicidad

Kontseiluak Herriko Etxeetako hizkuntza-politiketan aitzinamenduak emateko ekimena aurkezteteko erabili zuen atzoko eguna.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad