Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. eusko Legebiltzarra
Euskal hezkuntza sistema

Ikaslea «subjektu aktibo» bezala ulertzea aldarrikatu du EGK-k

Etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriei ekarpenak egin dizkie elkarteen plataformak Legebiltzarrean egindako agerraldian

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 15 de diciembre 2021, 16:12

Etorkizuneko euskal hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriei ekarpenak egin dizkie Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta gaur goizean Eusko Legebiltzarrean izan da landu beharreko erronkak proposatzeko. «Ikaslea subjektu aktibo bezala ulertu behar da, prozesuan jaso eta eman egiten duena», azpimarratu du Maialen Olabe EGK-ko presidenteak legebiltzarkideen aurrean.

Publicidad

Olaberen hitzetan «gazteria inplikatuta dagoen» dinamikak bultzatu behar dira administraziotik «hezkuntza sisteman espazioa protagonista» bezala har dezaten. «Ikasleek hitza izatea ezinbestekoa da», aldarrikatu du EGK-ko presidenteak legebiltzarkideen aurrean.

Hizkuntza eta hezkuntza planak ere aipatu ditu Olabek bere hitzartzean. Lehenari buruz «euskararen normalizazioa bermatzeko eta sakon aztertzeko mekanismoak sortzea eta eraginkortzea» eskatu du; eta bigarrenaren harira sortuko diren ikasleak «herritar kritiko» izan daitezen «beste kultura batzuekin elkarbizitzan eta zubiak eraikitzen trebatzea» aldarrikatu du elkarteen plataformako presidenteak.

Azkenik, hezkuntza eredu horizontalako bat sortzeko urratsak ematea eskatu die legebiltzarkideei eta hitzarmenaren oinarriak osatzerakoan eragile anitzen ahotsak kontuan izatea, besteak beste UPV/EHUko Ikasle Kontseilua gonbidatuz. «Badakigu prestutasuna dutela Hezkuntza Sistemaren gaineko hausnarketak partekatzeko», aurreratu du Olabek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad