56. Durangoko Azoka

Bertsolaritzaren 200 urtetako historia soziala biltzeko liburua

Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk Antxoka Agirreren 'Bertsolaritzaren historia soziala. Oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018)' ikerketa lana aurkeztu dute 56. Durangoko Azokan

DV

Martes, 7 de diciembre 2021, 17:32

Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Antxoka Agirrek ondutako 'Bertsolaritzaren historia soziala. Oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018)' ikerketa lana aurkeztu berri dute egunotan egiten ari den 56. Durangoko Azokan. Liburuak bertsolaritzaren 200 urteko historia soziala fenomeno sozio-kultural gisa aztertzen du eta Jon Sarasua irakasle, bertsolari eta euskaltzain urgazlearen hitzaurrea du.

Publicidad

Ikerketa hau egiterakoan, bertsolaritzak prentsa historikoan, irratian, zineman, telebistan nahiz Interneten izandako presentziaren bilketa eta azterketa hartu du abiapuntutzat egileak. Hitzaldian laburtu duenez, Agirrek hiru oinarri hartu ditu: «diziplinaren presentzia mediatikoaren azterketa; bertsolaritzaren sustapenaren historia marraztea; eta bi alderdi horiek herri kulturak Europan izan duen bilakaeraren barruan kokatzea». Izan ere, bere esanetan, «bertsolaritza ikertua izan da, baina, zale gisa, faltan botatzen nuen bertsolaritza fenomeno sozio-kultural gisa azaltzen zuen lan zorrotz bat».

Hori da irakurleak eta bertsozaleak topatuko dutena. Bere aldetik, Jon Sarasuak lanaren aurkezpenean adierazi duenez, «tesi hau begien aurrean izan nuenean, konturatu nintzen lehen aldiz gure ibilbideari buruzko kontakizun sendo bat eskaintzen zidatela, ez genuelako».

Hitzaurrearen egileak argitalpen honen balioa azpimarratzen duten hainbat alderdi azpimarratu ditu. Alde batetik, «bertsolaritzaren mundua izan denaren erradiografia eskaintzen du, bere hezurraren argazkia».

Bestetik, Aretxabaletako irakasle eta bertsolariaren esanetan, «autoulermenerako kontakizuna» da, eta hiru eremutatik proiektatzen da: «Gure sustapen-lanaren bilakaera; gure historia soziala; eta, azkenik, diziplinak azken 200 urteetan izan duen presentzia mediatikoa».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad