Gaiak jartzen eta bertso saioak aurkezten ikasteko lau egun
Gai-jartzaile ikastaroa antolatu du Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak. Lau asteartez egingo dituzte saioak, otsailaren 26an, martxoaren 5ean, martxoaren 12an eta martxoaren 26an, hain zuzen
Miércoles, 6 de febrero 2019, 11:42
Donostian bertsolaritza-kultura sustatzeko helburuarekin, gai-jartzaile ikastaroa antolatu du Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak. Gai-jartzaile aritzeko gutxieneko irizpideak dituzten pertsonen multzoa handitzea espero dute horrela, eta erraztasunak sortzea formatu txikiko bertso-saioak ugaritzeko.
Publicidad
Gai-jartzailetza eta aurkezletza, gaur egun, bertsogintzaren adar «garrantzitsu bezain interesgarrietako bat dira, eta bertsozaleei aukera ematen die bertsoa hurbiletik gozatzeko». Ikastaro honek gai-jartzailetzaren barrunbeetan arakatu nahi du, modu teoriko eta praktikoan, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Aukera interesgarrizat dute langintza honetan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat, eta baita lehendik probatuta egon eta gehiago sakondu nahi dutenentzat ere. Eta baita, besterik gabe, gai-jartzailetzari eta bertsogintzari buruzko jakin-mina ase nahi duen edonorentzat ere.
Iker Iriarte izango dute gidari parte hartzaileek. Bi ordu eta erdiko 4 saio egitea da asmoa. Ikastaroko saioak Bagera Elkartearen egoitzan izango dira, Hernani Kalean, arratsaldeko 18:30etik 21:00ak arte.
Lau asteartez egingo dituzte saioak, otsailaren 26an, martxoaren 5ean, martxoaren 12an eta martxoaren 26an, hain zuzen.
Izen ematea 943005074 zenbakian eta bagera@bagera.eus helbidean egin daiteke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión