Donostia zeharkatu du Korrikak arratsaldean. Usoz

Donostia hartu du Korrikak

Jai giroa zabaldu dute hirian zehar Korrikan parte hartutako lagunek; erakunde ugarik ere egin dituzte euren kilometroak

Haizea Furones

Donostia

Viernes, 12 de abril 2019

Jai giroan Donostiara heldu da 21. Korrika, ekimenaren 9. egunean. Guztira, 42 kilometro egingo ditu gipuzkoar hiriburuan, eta hainbat erakundek eraman dute lekukoa hiriko erdigunean. Besteak beste, Etxepare Institutuak, Eneko Goia alkateak eta EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Irabazi alderdietako ordezkariek. Eusko Alkartasunakoek eta Bagera Elkartekoek ere egin dituzte euren kilometroak Donostiako Gros auzoan zehar.

Publicidad

Vídeo. Korrika Donostiara iritsi den unea.

Añorgatik sartu da Antiguara Korrika, Donostian ibilbideari ekiteko. Bost orduz, tropelak Gipuzkoako hiriburuko kaleak hartu ditu. Txillardegiren bilobek ere hartu dute lekukoa. Idazlea da aurtengo Korrikaren omendua, euskara batuaren 'aita' izan zelako, besteak beste. 'Klika' egin zuen, eta hala egin dute donostiarrek ere.

Ver fotos

Galería. Korrikak Donostia zeharkatu du arratsaldean.

Gipuzkoan barrena ibili eta gero, Bizkaira bideratuko dira euskaltzaleak. Hernanirako bidean harrapatuko dituzte apirilaren 13aren lehenengo orduek korrikalariak eta furgoneta. Hernanitik Urnietara joango dira, eta handik Andoain, Tolosa, Eibar eta Durangora.

Ver fotos

Galería. Korrika, Gipuzkoa zehar
Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad