Oihana Garro, arkumeen larrua eskuetan duela. GORKA ESTRADA

Ciudadanos

«'Besteak' eraikitzen gaitu. Ez naiz gizakiaz ari 'Bestea' materialak dira»

Oihana Garro Larrañaga | Aramaioko arkumeen larrua, eskaiola, burnia. 2027an, erakusketa

Begoña del Teso

Martes, 2 de diciembre 2025, 07:00

Antiguotarra. Erregezain-tza kalean bizi dira gurasoak. Erregezaintza kale txit interesgarrian,bitxian, bizi da bera. Erregezaintzan du tailerra, Lisabö musika talde arras harrigarrian gitarra jotzen duen Javierrekin partekatzen duen espazioa. Oihana bada EHUn Arte Ederren Fakultateko Eskultura Departamentuko irakasle eta ikerlaria. Lan teorikoa-praktikoa egiten du, non ikerketa akademikoaz batera arte praktika ere burutzen duen. Irakurle fina, hizketan ari garela, Mary Sartonen 'Diario de una soledad' eta Chantal Maillard poeta eta filosofoaren idatziak gomendatzen dizkigu. Goian aipaturiko erakusketa Parte Zaharreko Ekain galerian izango da. Urtebete baino gehiago falta da inauguraziorako. Ari da, oraindik eta beti, materialak 'entzuten', Entzun baino, 'atenditu'.

Publicidad

– 'Besteak eraikitzen gaitu' esaldiak autolaguntza liburu horietako esaera dirudi. Eskerrak zu haratago jotzen duzula.

– Gaur egungo indibidualismoak kezkatzen banau ere, ez naiz ari soil-soilik beste gizakumeez. Ez dut bakarrik esaten ni zu gabe ez naizela ni. Nik badakit ingura-tzen gaituen orok eraikitzen gaituela. Naizena naiz inguruan ditudan materialak horiexek direlako (Aramaioko arkume txikien larrua, burdina, eskaiola, zura) eta ez besteak. Adi ere egon behar dut haien arteko konexioak sentitzeko. Konexio orok etengabe egiten gaituzte garen hori.

«'Konexioez' jarduten badugu, kontu bera. Ez gara ari soil-soilik gizakion artekoez»«Ari gara, berriro ere, materialekin eta materialetan ere sortzen diren harremanez»

– 'Beste' hori bada eraikitzen gaituena, errespetu handia zor diogu inguratzen gaituenari.

– Dudarik gabe. Errespetua eta entzun, atenditu beharra. Adi izan baina, errespetuak ez du zertan adorazioa edo biguntakeria izan behar...

– ????!!

– Gomendatu dizuedan May Sortonek badu beste liburu bat, 'Diario a los setenta' izenburukoa. Atal batean, loreak zaintzen har-tzen dituen nekeak kontatzen ditu. Bukaera aldera, honela dio, 'Ama landarea zaborrontzira bota nuen eta sasoian, osasuntsu, ziren aldaxkak sartu. Urteekin, zera deskubritu dut, lorezain ona izateko bihozgabe jo behar duzu askotan'. Ez, errespetuak ez dakar bere baitan epelkeria. Ez naturan, ez inon.

– Ezta zure tailerrean ere?

– Ez. Piezak esaten dizuna ondo entzunez gero, hobe esanda, piezaren 'bibrazio' ei atendituz gero, bere erara utzi beharko diozu. Edo modu zakarrez aldatu. Edo alde batera utzi, zokoratu.

Publicidad

– Izugarri gustatzen zait horren modernoa den hitz hori 'vibra'; 'vibra' onak. Edo txarrak. 'Good vibes'. Polita ere egun modan den 'resonar' hori. 'Gure baitan durunda egin' edo...

– Jane Bennett filosofoak 'materia vibrante'aren kontzeptua sortu du. Ezer ez da objektu pasiborik, Izan organikoa, izan ez organikoa. Izan metal izan zaborra, Izan zelulak izan zomorroak. Denek daukate bizindar propioa, Eragileak bailiren bezala jokatzerik badute eta gertatzen den horretan izan dezakete eragina. 'Bribatu' egiten dute. Ondorioz, gugan izan beharko lukete durunda berezia.

– Eta durunda horri kasu egin beharko genioke?

– Ez izan dudarik. Horrexegatik egun, norbaitek esandakoak, egindakoak gugan badu eraginik 'me resuena' komentatzen dugu. Gauza, material, gizaki, izaki guztien 'bibrantza' hori antzeman, onartu, errekonozitu, asumituz gero, harreman etikoagoa, jasangarriagoa garatu genezake denekiko. Orrialde honetan zehar komentatzen ari garenera bueltatuz, konexioak, erlazioak ez lirateke bakarrik, etsenplu, belaunaldiartekoak izango baizik gu eta material anitzen artekoak...

Publicidad

– Noruntz garamatza horrek?

– 'Nuevos materialismos' direlakoen inguruetara, non interdependentzia, elkarrekiko mendekotasuna ezinbestekoa den, non fisikoa denak eta soziala denak elkarrekiko loturak ikaragarriak eraikitzen baitituzte

– Non artea sortzeko materialak inoiz baino ugariagoak diren...

– Bai, baina kontraesan handia dago horretan.

– Zer ba?

– Gure mugikorretako, ordenagailuetako, telebistetako pantailak ere izan zitezkeen arterako materiala baina lauzpabost baino ez ditugu erabiltzen. Nik uste, eskultura bada murrizte horren kontrako erresistentzia. Hala ere...

Publicidad

– Esan...

– Materialen hierarkia desagertuz doa. Jada ez daude material nobleak (marmola, esaterako) eta ez hain nobleak. Dena da baleko

– Ibiltzen zara zu hemen, tailerrean, taxidermista afanetan...

– Antzeko zerbait, bai. Aramaiotik jasotzen ditut arkumeen larruak. Garbitu behar ditut. Usaina kendu, ondu... Botatzen dut gerobarruan eskaiola. Itxi eta itxaron. Itxaron bi materia horiek zer nolako konexioak eraikitzen dituzten ikusi arte. Askotan, lorezain errukigabeak nola, tartean sartzen naiz. Besteetan, euren kasara uzten Beti, materialari 'atenditu', entzunez. Maiz zuloak handiagoa izan behar duela transmititzen dizu. Bada beste zerbait, gogoetara bultzatzen nauena.

– Zein?

– Artea heriotzatik sor daiteke. Larru hau zuten arkumeak hilik dira. Interkonexioak berriro. Herioa, materiala, bizitza, artea, zerbaitek egiten du durunda hemen...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad