Herritarren zalantzak argituko dituzte arkitektoek
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak saio berezia egingo du astelehen honetan Donostian duen egoitzan
El Diario Vasco
Lunes, 27 de marzo 2017, 10:43
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak informazio saio bat antolatuko du datorren astelehenean, martxoaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, herritar guztiei irekia. Bertan, eraikinen ikuskaritza teknikoaren eta eraikinen mantenu, birgaitze eta irisgarritasunaren inguruan informazioa emango da eta egon daitezkeen zalantzak argituko dira. Gainera, gaiaren inguruan legediak zer dioen eta indarrean dauden diru laguntzen inguruko informazioa emango da.
Publicidad
Arkitektoen Elkargoak jakinarazi duenez, besteak beste, legeak dionaren arabera, 50 urtetik gorako eraikinek 2017ko ekaina baino lehen pasa beharko dute eraikinen ikuskaritza teknikoa.
Bilera elkargoaren Gipuzkoako egoitzan izango da, Donostian, eta Judith Ubarrechena Gipuzkoako EHAEOko presidenteak eta Ana Lezcano eta Eduardo Montoya Gipuzkoako EHEAEOko Zuzendaritza Batzordeko kideek parte hartuko dute. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena ematea eskatzen da. Horretarako, interesa dutenek 943 320 194 telefonora deitu edota komunikazioa@coavnss.org helbidera posta bat idatzi beharko dute.
Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, eraikinen ikuskaritza teknikoaren informazioa herritarrengana helaraztea (zer den eta zeintzuk dauden behartuak egitera), eta, bestetik, ikuskaritza egiteak dituen onurak edota eraikin bat egoera onean mantentzea suposatzen duen aurrezpenaz informazioa ematea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión