Hondarribia eta Orio indartsu liga hasteko hilabete faltan
Gizonezkoen XLII. eta Emakumezkoen X. estropadak irabazi zituzten atzo Lekeition aginte makila hasieratik amaierara izanda
Eusko Label eta Euskotren Ligak hasteko hilabete besterik falta ez denean Hondarribia eta Oriok, hurrenez hurren, lehen kolpea eman zuten Lekeition jokatutako estropadan. Denboraldi berrirako test moduan baliatu zuten jardunaldia talde gehienek, arraunketa eta palada egokia bilatzeko eta lehen estropadarako zein traineru aurkeztu erabakitzeko.
Publicidad
Hondarribiak gizonezkoen XLII. Ikurriña ziaboga bakoitzean denbora onena finkatuz irabazi zuen. Lehen itzulian estu joan zen lehia, Ama Guadalupekoa eta Bermeo segundo berdinean, Zierbena bakarrera eta Orio soilik bira. Gainerako tandetako denborak ikusita jada argi zegoen garailea azken txandako traineruetako bat izango zela. Bandera etxera nork eramango zuen bigarren itzulian hasi zen argitzen. Haize arrotzari aurre eginda Hondarribiak distantziak egitea lortu zuen eta ziaboga bakoitzean denbora onena erdiesteaz gain zuloa handitu zuen. Helmugan, azkenean, Zierbena ia sei segundora heldu zen, Urdaibai 13ra eta Orio 34 segundora. Hirugarren txandan aritu zen Donostiarrak lortu zuen laugarren denbora onena hondarribiarrengandik 24 segundora.
Eusko Label Liga uztaileko lehen astebukaeran hasiko da A Coruñako banderarekin.
Orio, hasi eta buka
Emakumezkoen X. Ikurriñan Orio izan zen buru hasi eta buka. Lehen paladatik estropadaren aginte makila hartu eta poliki-poliki zuloa egiten joan zen. Hirugarren kaletik irten eta ziabogarako jada Donostiarrarekiko bost segundoko abantaila zuen, bederatzi Hondarribiarekiko eta 11 Arraun Lagunakekiko. Itzulekoan oriotarrek ez zuten sorpresarako abagunerik utzi eta abantaila areagotu zuten, helmugan Donostiarra 10 segundora, Hondarribia 14 eta bigarren txandako garailea, Tolosaldea, ia 2' segunduora helduz.
Euskotren Liga hasteko hilabete faltan Oriok aurreko bi urteetako dinamikarekin jarraitzen duela erakutsi zuen atzo.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión