-
1
Atsedena, aldaketa egokiak eta Kuboren bertsio ona.
Horixe behar izan zuen taldeak itxura arraroa hartzen ari zen partidaren jabe egiteko eta Europa Leagueko jauntxoetako bat mendean hartzeko. Lehen zatian ez genuen japoniarra gustura ikusi, baina bigarrenean erasokorrago agertu zen eta bere mugimenduek sari bikoitza izan zuten.
Publicidad
-
2
Ikusleontzat ulergaitzak diren akats gehiegi.
Zorionez Ajax ez gai izan txuri-urdinek lehen zatian egin zizkioten opariak aprobetxatu eta Remiroren ate aurrean asmatzeko. Urduritasuna, kontzentrazio falta... ez dakigu zer egon zen baloia ateratzerakoan edo zenbait pase ematerakoan egindako akats argi horien atzean, baina Europan halakoak garesti ordaintzen dira.
-
3
Kalkulu asko egin beharko dira oraindik.
Bost partida jokatuta, Reala dagoeneko hurrengo faserako ia sailkatuta egongo zela zioten aurreikuspen askok. Begibistakoa zen lehen zortzikoan sartzea ez zela erraza izango, baina 24ko taldeak eskuragarriago zirudien. Puntu baikoitza ongi borrokatu beharko da oraindik.
-
4
Aritzen orkatilak zorigoiztoko protagonista.
Aritzen irudia, ohatilan eta aurpegia estaliz, oso adierazgarria izan zen. Beasaindarrak hilabete gehiegi eman ditu futbol-zelaietatik kanpo orkatiletako lesioen erruz. Badaki, beraz, zer datorkion. Pena, are gehiago atzo hamaikakora itzuli ostean.
-
5
Batean kale, bestean bale
Horrelakoxea izaten ari da batzuk trantsiziozkotzat jo izan duten denboraldi hau Realarentzat. Zer tokatuko ote da igande honetan? Azken urteetan aurkari zuzena bihurtu da Betis eta hari gailentzea oso garrantzitsua litzateke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión