Udako neskameak

Bai horixe ·

Nazionalitatea eta janzkera aldatu dute nagusiekin batera uda pasatzera datozen neskameek

Bizileku dudan auzoan ez dira gutxi izaten udatiarrak eta hauen artean ez dira falta udaldia neskame eta guzti pasatzen dutenak, neskamea etxe batetik bestera eramaten dutenak. Horrela ikasi nuen garai urrun batetan asko filipinarrak zirela, ondoren marokoarrak eta azken urteotan HegoAmeriketatik etorritako emakume gazte eta ez hain gazteak. Ez zaizkit neskame espainiarren garai urrunak tokatu.

Publicidad

Nola hala, edozein jatorrikoak izanda ere, moldatzen ziren eta moldatzen dira elkarrekin egoteko, lorategi honetan, aterpe hartan, blagan, kontu kontari, sakelako telefonoa eskutik kendu gabe. Ikusten dituzu mordoxkaka, haur eta nagusirik gabe bilduta, leku publikoetan, ez tabernetan, kalean baizik. Hori bai, kalez jantzita, erosketak egiten ari direnean eramaten ez duten makillajea aurpegian.

Gero, zuk egunkaria erosten duzun lekuan edo gutxienez tarteka zuk erosketak egiten dituzun dendan egiten duzu haiekin topo, edo ikusten dituzu haurren jolastokietan dagokien familiaren umeak zaintzen, haiekin jolasean. Batzuetan uniformea soinean.

Horrela ikusi izan dut kanpotik neskamearekin batera datozen familietan lan egiten dutenen janzkera aldaketa. Gogoan dut duela bizpahiru hamarraldi neskame bat neskamez jantzita egunkaria eta ogia erosten ikusi nuenean sumatu nuen harridura. Egunkari saltzaileak azaldu zidan harro ateratzen zirela kalera janzkera horrekin, horrek esan nahi zuelako familia on bateko neskame zirela, ez hala moduzko familia batekoak. Pentsatu nuen neskamearekin uda pasatzera datozen familiak ez direla inolaz ere nolanahikoak, baina ez nuen ezer esan.

Azken udotan, berriz, ez ditut kalean ikusi lehen ohikoak ziren soineko urdin/arrosak eta aurreko mantal zuria daramaten neskameak. Ez, iaz eta aurten moda aldaketa bat antzeman dut gure auzoan udan soilik ikusten diren neskameengan: erizainetan arrunta iruditzen zaigun janzkera daramate orain, galtzak eta jaka botoiduna, urdina, berdea, arrosa ere bai. Horrela ikusi ditut aurten zain-tzen dituzten haurren kulunkak bultza-tzen edo, bat baino gehiago, haurrekin batera aita Alardearen entseguetan txalotzen.

Publicidad

Papá, papá. Eta neskamea han, erizainez jantzita. Nolakoak dira neskame horien nagusiak, nola bizi dira? Nik behin-tzat ez dakit. Hori baitute aberats gehienek, ez dituztela pertsona arruntok zapaltzen ditugun kale berak zapaltzen. Ikusezinak dira, beste mundu batean bizi dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad