Bai horixe

Ahulenak lehenen

Arinegi hitz egiten dugu umeei buruz. Erraz bihurtzen ditugu tresna eta baliabide, nor ez balira bezala

Jueves, 20 de abril 2023, 06:44

Badirudi baretzen ari dela kontua, pixkana-pixkana. Baina ez da giro izan komunikabideetan, Ana Obregónen amatasuna edota amonatasuna dela medio. Badirudi esanak daudela esan beharreko ( ... ia) guztiak. Beraz, ahalik eta isilen egotea izango da onena, asmatzen badugu behintzat; edo, ezer badugu eransteko, ahalik eta zuhurren ibiltzea.

Publicidad

Gero eta argiago ikusten dugu denok ere. Pusketaka erortzen ari zaigu mundu zaharra eta ez dakigu zer mundu ari garen eraikitzen. Ez gara lehenengoak, noski, horrelako egoera bizitzen. Gure aurrekoek ere horrela ikusiko zuten beren burua: mundu zaharraren eta berriaren erdian, lehenaren eta geroaren artean harrapatuta, atzera jo ezinik eta aurrera egiteko kezkatan.

Tunelaren erdian gaude. Ez dugu sarrerako argia ikusten, eta ez irteerakoa sumatzen. Eskerrak paretak ditugun ezker-eskuin, eta lurrak eusten digun eta sapaiak babesten gaituen. Eta hotsak ere entzuten ditugun, tarteka. Dagoeneko, konturatzen ari gara joandako guztia ez zela hain txarra eta datorren guztia ez dela hain ona. Bada zerbait.

Joandakoaren artetik, gertaeraren bat etorri ohi zaigu gogora noizean behin, gertatu zenean oso argitsua izan zena eta oraindik ere hala dena. Oraingo zalaparta honetan, Goierriko baserri batean gertatuak jo dit oroimenaren leihoa -berriro ere Goierriko baserri bat eszenatoki-.

Publicidad

Senar-emazteek bazituzten ordurako lau seme-alaba, eta ondorengo erditze-aldian bikiak jaio: neska-mutilak. Eta gizonak hor esaten dio emazteari: «Biak haztea gehiegi izango da, eta bietako bat norbaiti eman beharko diogu». Eta emazteak, bat-batean: «Zeuk nahi duzuna aukeratu, eta zeuk eman». Baserrian gelditu ziren bikiak, eta biak hazi zituzten senar-emazteek. Baita ondoren jaio ziren beste bostak ere.

Badira ehun urte hori gertatu zela, eta oraindik ere zirrara eragiten digu entzuten dugun bakoitzean. Ama haren zuhurtzia! Hark jakin zer gertatuko zen. Hark jakin nola babestu ahulena.

Ez dakit ez ote dugun arinegi hitz egiten umeei buruz. Ez ote ditugun tresna eta baliabide bihurtzen, nor ez balira bezala, berek ere giza eskubideak ez balituzte bezala.

Publicidad

Aurrera goazela, ezin ditugu albora utzi, zokoratuta eta ahaztuta, gure aurrekoek nekearen nekez eskuratutako lorpenak. Eta horien artean, gizon zuhur bati ikasi nion printzipioa, Goierriko amak zuhur baliatu zuena: egoera gatazkatsuetan, ahulenak lehenen beti.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad