Erri guztietan izango dira, bai, itz-egokiak. Eta Zarautzen ere bai. Paxo esaten zioten uraxe ere... Paxo familiakoa.
Publicidad
Anai danei Paxo deitzen zitzaien. Baiña autentikoa esaten dana, Pako Paxo zan. Itz-egokia gizona.
Itz-egokiak bat-batean esaten du bere esaldi bitxia. Jakiña, lagunei miñik eman gabe. Umorea sortze aldera. Bertsolariek ere orixe dute beren arma nagusia: elkarri miñik eman gabe, batak besteari danbatekorik aundiena bidali.
Baiña Paxo ez zan bertsolaria. Ezta ipuin-kontalaria ere. Ipuin antzeko esaldiak bat-batean moldatzen zituen itz-egokia baizik. Baita ere, beren izenaz gain, beste deituraren bat izan oi zuten itz-egoki atsegin aiek. Eta Pako Paxok, Paxo.
Normalean errietan oitura da –leenago geiago, bearbada– eta Zarautzen ere baziran. Barrankoenekoei Barranko, Tentenekoei Tente, Pionekoei Pio, Paxonekoei Paxo. Familietako deiturak. Orrelako izen-deitura dotoreak lotzen bazekien, bai, gure zarauztar Paxok. Jakiña, iñor mindu gabe.
Piok ostatua zuen Zarautzen: Pioenea. Musika-plazatik gertu. Gaur egun, Olatua Hoteltxoa dana. Barranko eta Tente, Pioren lagunak ziranez, zenbat aldiz egoten ote ziran Pioren ostatuan?
Orduan, ez ziran ateratzen maaiak ostatu-atarira gaur ainbeste. Piok ere ez kale estu artara. Iru edo lau jarraulki bai, ate ondora. Eta bezeroak, txikitoa eskuetan zutela, kontu kontari kaleko jendearekin. Batez ere emakumeekin. Garai aietan, emakume gutxi sartzen zan, izan ere, ostatuetara. Ez, sartuko ez ziratekeelako, baiña gizonezkoentzat tentazioa izango omen zan eta.
Publicidad
Aitatu ditudan iru adiskideetara sarri inguratzen zan Paxo. Baiña ez pentsa, Paxo zala-eta, isilik lagako ziotenik Barrankok, Tentek eta Piok. Bai zera!
Igande eguerdi artan ere, ostatu-atariko aulkietan jarrita Barranko eta Tente. Pio bera ere bai, tarteka. Bai Paxo ere disimuluz, pasaeran ea gonbidatzen zuten edo.
Baiña kukuak oker jo Paxori. Txakolin-tragoaren gonbidapenik ez. Pausoak aruntz, pausoak onuntz, bitxikeriaren bat antolatzen gure Paxo. Nola geratuko zan, bada, pikarokeriaren bat bota gabe lagunei?
Jende arrotza ere bai kalean, erdaldunak ere asko, udara eta.
Publicidad
Jendeari begi-keiñua egiñaz, gazteleraz onela bota zien iru lagunei bere enbidoa:
–Estos tres señores se cayeron del barranco. Y se quedaron tente. Y no dijeron ni pío.
Orduan bai lortu zuela Paxok igande eguerdiko txakoliña.
Gaiñera, abuztuaren aurrena zanez, igande eguerdian kale estu ura bete jende ibiliko zan Zarautzen. Bazekien, bai, Paxok izketaldi bitxiak nun eta nola saldu.
Egunean ordu erdi ez zuela libre ateratzen zioen, bere lanez gain. Ori esaten zuen beti. Ori bai, beti umore-izpiak zerizkiola Paxo. Onako au ere kontatu berri dit Joan Manuel Etxabe koiñatuak.
Publicidad
–I, Nikolas, bai al dakik Paxo mutikoa zanekoa?
Otzarreta aguazillak deitu omen dio kalean:
–I, Paxo, ator.
–Zer pasatzen da, aguazilla? –bere izketa mantxoan.
–Entzun diat ik txoriak arrapatzen dituala.
–Bai. Txori kantariak arrapatzen ditut, eta gero saldu.
–Ba, txori kardantxilo bat ekarri bear didak neri.
–Bai, bai. Arrapatzen dedan bezain azkar ekarriko dizut.
Etxean esan omen zioten:
–Kontuz ibili adi Otzarreta aguazillarekin.
Alako batean, an dijoa Paxo mutikoa aguazillarengana, bere
Publicidad
txori kardantxiloa artuta, zinera joateko dirua izango zuela eta.
–Kaixo, Otzarreta aguazilla. Ekarri dizut, ba, eskatu zenidan txori kardantxiloa.
Eta aguazillak:
–Zenbat balio dik?
Paxo mutikoak:
–Bost pezeta.
Eta aguazillak, leenaz zuenaz gain, bekozko illuna jarriaz:
–Pezeta bat naikoa dek.
Eta Paxo mutikoa, triste etxera pezeta batekin. Eta aitak:
–Esan genian kontuz ibiltzeko Otzarretarekin!
Andik puxka batera, berriro deitzen dio aguazillak Paxo mutikoari eta esan:
Noticia Patrocinada
–I. Ez nagok konforme ik ekarritako txoriarekin. Oso gutxi kantatzen dik. Eta gaizki.
Eta Paxo mutikoak, bere izkera mantxoa eta bajuarekin:
–Zer nai dezu ba, aguazilla, pezeta batekin zera: Luis Marianok bezela kantatzea?
Arrapa ezak. Mutikotan, Otzarreta aguazillari orrela erantzun bazion, atera kontuak. Orduan ez zitzaien gero edozer esaten aguazillei!
Bere anaia Joanito ere egokia zan.
Garai batean, eiztari gazte talde bat joaten zan Soriara
Publicidad
Zarauztik, galeperretara, abuztuaren erdian galeperretarako beda irekitzen zanean. Paxo Joanito sukaldari eramaten zuten. Berak zeuden bordari Hotel Alameda deitzen zioten.
Eiztariak eta txakurrak soroetan zirala, guarda edo guardia zibillak ikusten bazituen inguruan Paxo sukaldariak, Hotel Alamedako atetik eskua jasota:
–Eepa, señores. Vengan, vengan. Hay chacolí de Getaria. Y amaiketako txorixo de basarri. Pasen, pasen al Hotel Alameda.
Azeria ere egingo zukeen lagun Paxo sukaldariak. Bazekien, bai, guarda edo guardia zibillak nola entretenitu. Eiztarien bat baimenik gabe zebillela ere bai. Argi! Sorian ere Paxotarren bearra Zarauzko eiztariek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión