XXI. mendeko feminismoa

Bai horixe ·

Irakitan dago mugimendu feminista, ia hazkundea kudeatu ezinik

Lunes, 7 de marzo 2022, 07:14

Esan nion tantaka ere hautsi daitezkeela harriak. Bai, erantzun zidan, baina askoz errazago mailu batekin. Erantzun bila ari nintzela bururatu zitzaidan mailua arriskutsua izan daitekeela, zeure burua zauri dezakezula edo aldamenekoarena, pentsatu nuen tantaka jokatu izan duela hasieratik feminismoak, hitz hori oraindik erabiltzen ez zenean, mendetako lana izan dela gaur eskura ditugun eskubideak lortzea, mailua kolpeko iraultza dela, ez epe luzeko lana.

Publicidad

Ez nion antzekorik esan, aspalditik ikasi dudalako eztabaidak ez daramala helburu onera berarekin, ez berehalakoan behintzat. Batzuetan, entzundako ideia bat errotzen zaio, nondik etorri zaion jakin gabe, eta handik egun edo aste batzuetara botako dizu berrikuntza, ideiaren jatorria aitortu gabe, noski. Mailua defenditzen du, baina gehienetan hazi baten irudiak hobeto adierazten du bere pentsaeraren bilakaera. Hazi batzuk berehala ernatzen dira, beste batzuk denbora luzea behar izaten dute.

Jakin badakit nola zorrozten diren ideiak mugimendu feministarengan, bileraz bilera, nola sortzen den bertan osagaiek ez zuten zerbait, nola emaitzak osagaien batura baino gehiago den zerbait sortzen duen. Horregatik ez du mugimendu feministak ez liderrik ez buruzagirik. Gehienez jota, bozeramaile izango dira, tarte batez, hamaika bileratan zailduak, hori bai.

Irakitan dago mugimendu feminista. Ez da maiz gertatzen baina, tarteka, giza mugimendu batek asmatzen du askoren sentikizun lauso bati hitz egokia jartzen eta hori gizarteratzen. Morez jantzi ditu feminismoak kaleak azken urteotan, behin eta berriro, gutxi batzuena zen begirada gizarteratu du, lehen normaltzat edo, gutxienez ezinbestekotzat genuena pairaezina dela adierazi du. Eta feminismo hitzaren beldur zen askok galdu du beldur hori, are gobernatzen gaituztenengan.

Irakitan dago mugimendu feminista, hazkundea kudeatu ezinean ia. Borborrean daude gizon eta emakumeon eskubide berdintasuna baino haratago joan nahi duten emakume batzuk, oraindik urrun dagoen eskubide berdintasuna aski ez delakoan.

Publicidad

Borborrean daude emakume izatea zer den eztabaidatzen dutenak, hemen eta Mendebalde osoan, legeetan, kirolean nahiz unibertsitatean. Batzuk mailua erabili nahi dute, beste batzuk tantak jario bilakatu nahi dituzte, jarioa turrusta, putzua itsaso.

Eta hori guztia aurtengo Martxoaren 8aren atarian bertan.

Emakumeon aurkako biolentzia guztien kontra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad