Matxismoa desikasi

Bai horixe ·

Gizonek ere bazter dezakete sehaskan zeudenetik ikasitakoa

Lunes, 28 de noviembre 2022, 07:18

Sarritan, gehiegitan, jaso dugun heziketari leporatzen diogu egiten dugun edo egiten ez dugun zerbait. Horrela ikasi nuen, hori irakatsi zidaten, hau edo hura egiten zuen aitak, esaten zuen amak, hori zen ohiturarik sendoena ni txikia nintzenean. Horrelakoa zen mundua ez hain aspaldian.

Publicidad

Ikuspuntu errotu honetatik, adin txikikoak garen bitartean ikasitakoa betiko geldituko da gurekin, adin horretan ikasten dugu gure jokabidearen norabidea erremediorik gabe zuzenduko duen guztia. Eta agian horrela izan da mendetan, salbuespenak salbuespen, agian gurasoek, eskolak eta gizarteak txikitan irakasten zutena eredu baliagarria zen aspaldian, aldaketa gutxi behar zuen jarraibidea izan zitekeen. Agian.

Baina gaur eta hemen ezin diogu ikasteari uko egin, jakin badakigu ikasbidea ez dela adin txikiarekin bukatzen. Norbaitek, oraindik, zalantzarik balu, aseguratu dezaket gauza asko ikasi daitekeela behin adindun bilakatu ondoren. Are gehiago, txikitan ikasitako kontu asko bazter daiteke. Ez da erraza, baina bizitzarako ikasbide asko desikasi daiteke.

Ia borobila den egia horretatik abiatuta, baieztatu dezakegu matxismoa desikasi daitekeela. Agian ez erabat, baina bai hein handian. Hori frogatzen du jendartearen zati esanguratsu baten bilakaerak, ikasi dugu ez hain aspaldi normaltzat genuena ez dela normala edo, behintzat, ez dela nahitaezkoa, alda daitekeela.

Hori bai, errazago izango zaizu ikuspuntu hori bizitzak kaltetuen artean kokatu bazaitu, zailagoa egingo zaizu kaltegileen artean bazaude. Kosta egingo zaizu, arreta eskaini beharko diezu kaltetuei zuretzat normala zena pribilegio hutsa besterik ez dela ulertzeko. Baina gizonek ere desikasi dezakete matxismoa, bazter dezakete sehaskan zeudenetik ikasitakoa, uler dezakete gizon izateak ez dituela, besterik gabe, erpinean kokatzen.

Publicidad

Emakumeok hamarraldiak, mende bat baino gehiago daramagu taldean, elkarrekin horren inguruko hausnarketa egiten. Gizon gehienek bakarka egin dute bidea, askotan modu erreaktiboan. Baina, bakarka izanda ere, asko egin dezakete. Lehenik, jaso dituzten abantailei izena jarriz eta hortik abiatuta emakumetasunaren kontrako katea eten, txiste edo esapide matxistak seinalatu, ez utzi etxeko intimitatean eskubide berdintasunerako joera.

Atera daitezke armairutik eta kideen artean desikasitakoa azaleratu, berriki ikasitakoa nabarmendu, jokaera horrek hasieran lotsa pixka bat ematen badu ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad