Mariaren ezina (I)

Bai horixe ·

Ni Maria banintz, gutxienez bi aldiz pentsatuko nuke hurrengoan, norbaiti laguntzera joan aurretik

Jueves, 9 de febrero 2023, 07:12

Ea asmatzen dudan kontatzen. Lanak izan ditut sinesten. Baina egia da, gertatu berria, protagonistak berak kontatua. Maria deituko diot. Hori bakarrik da asmatua; egia da beste guztia. Bi zatitan kontatuko dut, dena zutabe batean kabitu ezinda.

Publicidad

Mariak, Zarauzko bere bulegora zihoala lanera, emakume bat ikusi du balkoian negarrez. Gizonak jo duela. Ez da lehen aldia. Emakumeak bizilagun bat du berekin, kontsolatu nahian. Poliziari deituko diotela esaten diote emakumeari. Baina ez deitzeko hark. Mariak, hala ere, Udaltzaingora deitu du, emakumeaz eta honen lau ume txikiez kupituta. Udaltzainak, norbait bidaliko dutela. Ertzainak etorri eta datuak jasotzen hasten dira. Mariari nortasun-agiriaren zenbakia eskatu eta ea testigantza egingo duen. Mariak, baietz.

Egun hartantxe, arratseko 20:40etan, telefonoak jo du Mariaren etxean. Afaltzen ari dira. Ertzaintzatik deitzen diotela, biharamunean Azpeitiko epaitegian egon behar duela goizeko 10etan, eta Ertzaintzara joateko zitazioa sinatzera. Mariak, ez dela Zarautzen bizi eta ea ez al zaion berdin biharamunean jasotzea, goizeko 8:00etan. Ertzainak ezetz, zitazioa eman behar diotela. Eta gauzak errazteko, ertzainak joango zaizkiola etxera zitazioarekin.

Ordu-erdi bat geroago, afaria bukatua baina ertzainak ageri ez. Mariak, Ertzaintzara deitu: nahi badute, Zarau-tzera joango dela zitazioaren bila. Er-tzaintzatik, bidean dela patruila. Handik ordubetera –22:10etan–, ertzainik azaltzen ez, eta Mariak berriro deitu.

Bitartean, Mariak ez badaki ere, er-tzainen gaueko txanda sartu da lanera. Eta beste ertzain batek hartzen dio telefonoa. Eta honek zer esango, eta dena egina dagoela: eskuetan dutela zitazioa sinatuta. Mariak, berak ez duela ezer sinatu; inork ez diola zitaziorik eman. Ertzainak, orduan: «telefonoz esan badizute, ontzat hartutzat eman dute».

Publicidad

Badaezpada, ertzain berriak ere garbi utzi dio dena: biharamunean, goizeko 10:00etan Azpeitiko epaitegian egon behar duela. Bai ala bai. Mariak ere badaezpada, ea emakumeak senarra denuntziatu duen. Eta baietz.

Mariak, gauez, nahiko lo arina egin du. Batez ere lau ume txikiak datozkio gogora. Aurretik, biharamuneko bilera bat ezeztatu du, eta agenda aldarazi die bi pertsonari.

Biharamunean, lana utzi, autoa hartu eta ordu-erdian Azpeitiko epaitegian da Maria. Emakumezko batek nortasun-agiria eskatu dio, eta itxoiteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad