Maïti Girtanner

Bai horixe ·

Lanak ditu sinesteak. Ez dakigu noraino iritsi daitekeen gure gaiztakeria. Baina dena ez da gaiztakeria

Jueves, 29 de diciembre 2022, 08:05

Eguberritako jaiok badute halako alde itzaltsu bat ere. Dena ez da izar distiratsu. Inozente Egunak gogoratu digu atzo: izan omen zen bihotzik gabeko errege bat, Herodes izenekoa... Baina ez dago hain urrutira joan beharrik. Etengabe dugu heriotza albiste mingarri. Bada bestelakorik ere, ordea. Jakin berria dut, J. L. adiskideari esker, istorio zirraragarri bat.

Publicidad

Maïti Girtanner (1922 – 2014) Aarau hirian jaio zen, alemanez hitz egiten den Suitzako partean. Haurra zela aita hilda, Paris ingurura joan zen bizitzera amaren familiarekin. Kultura handiko giroan hazi zen. Musika-kontserbatorioko irakasle zuen aitona. Maïtik kontzertu bat eman zuen, bederatzi urte zituela. Etorkizun handiko karrera iragarri zioten neskari.

Gero, Poitiers ingurura joan zen bizitzera. Han harrapatu zuen II. mundu-gerrak. Maïtik, erresistentziarekin bat eginda, alemanez ondo hitz egiten zuela baliatuz, mezulari-lanak egiten zituen zona okupatuaren eta librearen artean. Harik eta alemaniarrek iruzurretan harrapatu zuten arte.

Ipar Euskal Herriko txalet batera ekarrita, beste hemeretzi pertsonarekin batera torturatu zuten. Hogei urte zituen orduan; bederatzi urte gehiago torturatzaileak, sendagilea ofizioz. Nerbio-sistema erabat hondatu zion. Maïti hiltzat jota utzi zuten naziek. Gurutze Gorriak aurkitu eta ospitalera eraman zuten. Betiko amaitua zen haren karrera. Elbarri eta minez bizi beharko zuen bizitza osoan.

Baina ez zuen amore eman. «Je ne veux pas faire de ma vie une tragédie» idatzi zuen. Ez dut nire bizitza tragedia bihurtu nahi. Sorbonako Unibertsitatean ikasi zuen filosofia. Ohatila batean eramaten zuten hara.

Publicidad

Egun batean, 1984 urtean, telefono-dei bat hartu zuen Maïtik. Austriatik deitu zion Leo izeneko batek. Torturatu zuen sendagile huraxe zen. Berarekin elkartu nahi zuela. Baietz erantzun zion Maïtik. Parisera hurbildu zen Leo. Minbiziak jota omen zegoen.

Topaketa horren ondoren idatzi zuen Maïtik: «Alde egiterakoan, zutik zegoen nire ohearen buruan. Halako barne-bultzada batek harengana hurbilduta, besarkatu egin nuen, Jainkoaren bihotzean gera zedin. Eta hark 'barkatu' esan zidan. Bake-musu haren bila etorria zen».

Publicidad

Zirraragarria! Lanak ditu sinesteak. Ez dakigu noraino iritsi daitekeen gure gaiztakeria. Baina dena ez da gaiztakeria. Galdera da zergatik egiten zaizkigun sinesgarriagoak ekintza gaiztoak ekintza onak baino.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad