Egin kontu

Pinua

Andereñok galdetu die ea nork jartzen duen etxean pinua. Denek altxa dute besoa. Pozik. Nik, nik, nik, nik, nik

Kotxeko joan-etorria bakarrik egin dut aspaldiko partez eta irratia entzunez goxatu ditut kilometroak. Kazetariak tertuliakideei galdetu die ea gabon bezpera honetan etxea apaintzen duten. Pinua eta kontu horiek. Denek esan dute bai, bai, bai, bai. Irribarre egin dut. Eskolan gertatu da antzeko zerbait.

Publicidad

Andereñok galdetu die ea nork jartzen duen etxean pinua. Orain, gabon bezperan. Tira, gabon aurreko hilabetean. Pinua. Txuria, berdea, gorria. Plastikozkoa edo benetakoa. Apaingarriekin. Bolatxoak, argiak, zintzilikarioak. Izarra puntan. Altxatzeko eskua. Sinmas. Bai, galdera batzuk sinmas egiten dira. Edo hiztegia errepasatzeko. Edo estatistika ulertzeko. Edo hostoa galtzen ez duten zuhaitzen adibideak ezagutzeko. Auskalo zertarako egiten diren galdera batzuk. Ze opari ekarri dizue olentzerok? Oporretan nora joan zarete? Jaiotza...? A ez, hori, 2025. urtean, ez du inork galdetzen erlijioa ardatz ez duen eskola batean. Jainkoak guarda! Edo nola esaten zenuten? Ez, jaiotzarena ez du inork galdetzen. Pinuarena bai. Andereñok galdetu die ea nork jartzen duen etxean pinua. Eta... bai! Asmatu duzue! Denek altxa dute besoa. Pozik. Nik, nik, nik, nik, nik. Denek altxa dute besoa. Gure semeak izan ezik. Gure etxeko txikiek sekula ez digute zuhaitzik eta bestelakorik eskatu. Gure etxeko txikiek jakin ere ez zekiten etxeetan plastikozko pinuak jartzen direla. Gure etxeko txikiek imajinatu ere ez dute egiten inork etxean basoan ebakitako pinu ttiki bat izan dezakeela. Gure etxeko txikien etxean ezkurrak ereiten dira zuhaitz berriak jaio daitezen. Gure etxeko txikien etxean basotik etxera beharrean etxetik basora eramaten dira zuhaixka jaio berriak zuhaitz izan daitezen. Andereñok galdetu die ea nork jartzen duen etxean pinua. Gauean, afalorduan, irribarrez kontatu digu semeak anekdota. Eta barre egin dugu denok. Eta? Galdetu diot. Nola sentitu zara besoa altxa ez duen bakarra zinela konturatu zarenean? Beldurtuta, erantzun dit. Beldurtuta. Lotsatuta esango zidala uste nuen. Eta ez. Beldurtuta esan dit. Barrez lehertu gara eta bederatzi urteko haurrarentzat momentu deserosoa ez dela izan ohartzeak lasaitu egin nau. Beldurtuta? Bai, inguruko begirada guztiak gainean sentitzeak beldurtu egin nau, ia jan naute. Nik zer esango zain zeuden eta nik ez nuen ezer esateko. Gure etxean ez da pinurik jartzen. Sinmas. Badakizu zer ama? Zer, txiki? Oso polita izan da. A bai? Bai. Lagun batzuk ohartu dira pinua ez jartzea ere aukera bat dela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad