Irakurtzeko zaletasuna

Zertarako irakurri gai horiek, gure adinean? Pertsona hobea eta orekatuagoa izateko

Jueves, 7 de febrero 2019, 07:42

Batzuek irribarre ironiko eta esanguratsuaz begiratzen didate, tokirik ezohikoenetan irakurtzen ikusten nautelako: Larraizko ermitaren ondoan, etxe aurreko parkean, herriko plazan, geltokian trenaren zain nagoela, tabernan... Askotan iruditzen zait «hau zoratu al da, ala?» esaten dutela ahopeka. 'Piropo' hori botatzen didate, segur aski, José Antonio Marinaren 'La magia de leer' irakurri ez dutelako.

Publicidad

Honela hasten da: «Magia bitan banatzen dutenak (zuria eta beltza) erratuta daude. Magiarik ahaltsuena, ezbairik gabe, beltza zuriaren gainean ezartzean sortzen da». Esan genezake, aipatu dudan autoreari jarraikirik, errealitatea ezagutzeko modurik ohikoena irakurtzea dela. Zientifikoen arabera, Natura osoa liburu handia bat da, nahi duenak irakur dezan, eta ondorioak atera ditzan. Bada teologorik honako hau dioena: «Errealitate osoa Jainkoak bere eskuaz eskribituriko poema da». Beraz, merezi du irakurtzea, berdin dio naturan edo liburuetan.

Ni oso nerbiosoa naiz, azkar aztoratzen naizena... Eta, beste gauza batzuen artean (erlaxazio-ariketak, eta abar), irakurketak asko lasaitzen nau. Lo har-arazle ona da, adibidez, afalondoko irakurketa-saioa; lo egiteko pilulak adina edo gehiago.

Eta pentsatu zenbat eratako testuak irakur ditzakegun, hainbat genero klasetan banatuak, denak gure jakin-mina asetzeko. Jakin-min eta interesik gabe, mundua gelditu egingo litzateke, bere baitan bildu eta lehertu. Orain badira dibulgazio-sistema audiobisual potenteak, baina nago liburuak, formatu batean ala bestean, iraun egingo duela. Ez da gauza bera, sofan eserita jarririk, modu pasiboan informazioa jasotzea eta liburuan, saiatuta, aurkitzea. Esfortzu desberdina da, eta lorpenen aurrean satisfazioa ere desberdina izango da.

Nolanahi ere, gaur liburuaz mintzatu nahi genuke. Batez ere, 'ezertarako balio ez duten liburuak' dira onenak. Batere beharrik gabe, gustu hutsez, irakurtzen diren liburuei deitzen diet balio ez dutenak. Hobby hutsez irakurtzen diren eta lan eta ogibidearekin zerikusirik ez duten liburuei esaten diet ezertarako balio ez dutenak. Eta hain zuzen, horiek dira libururik interesgarrienak, pertsona moduan hazten joateko: nobela, bertsoak, filosofia, fisika modernoa, psikologia, espiritualitatea... Zertarako irakurri gai horiek, gure adinean? Pertsona hobea eta orekatuagoa izateko. Nire asmoa da ahal dudan arte guztian horrelaxe jarraitzea, eta nahiago nuke azkeneko egunera arte balitz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad