Gauez irtengo gara

Bai horixe ·

Askotariko oihartzunak biltzen dituzte honelako kantek. Horregatik egiten zaizkigu hain geureak

Jueves, 22 de diciembre 2022, 07:01

Udan bururatu zitzaidan Gabon-kantaren bat egitea, Luis Rosales (Granada, 1910-Madril, 1992) poetaren 'De cómo el hombre que se pierde llega siempre a Belén' poemaren harira. Lau zati ditu poemak, lau bertso-lerrokoa bakoitza. De noche, cuando la sombra / de todo el mundo se junta, / saldremos llevando el alma / en carne viva y desnuda, dio lehenak. Eta ondorengoek:

Publicidad

De noche, cuando el camino / huele a romero y a juncia, / saldremos con los pastores / para ir de nuevo en Tu busca; / de noche iremos, de noche, / sin luna iremos, sin luna, / que para encontrar la fuente / sólo la sed nos alumbra; / de noche, cuando hace frío / y es tan humana la angustia / que siempre hay un cuarto donde / el llanto mueve la cuna.

Ia bat-batean zirriborratu nituen bi lehen laukoak. Bihurriagoak egin zitzaizkidan azken biak. Baina hauek ere zirriborratu eta egun batzuk utzi nituen lauak atseden hartzen.

Gauez irtengo gara,

gaurik beltzenean,

bihotzaren zauria

berritzen denean.

Gauez irtengo gara,

ezkilaz ezkila,

artzainekin batera,

gauez Zure bila.

Gauez joango gara,

gauez ibiltari,

egarria ez beste

argirik gidari.

Gauez joango gara,

gauaren hotzean,

sehaskaren kulunka

Haur zain bihotzean.

'Belengo bidean' izenburuaz Joan Luis adiskide musikariari bidali nion, doinuren bat egokitu ziezaion. Bat ez ezik, bi ere egokitu dizkio, zein baino zein ederragoak: 'Lo, lo, lo, aingerua', Resurreccion Maria Azkuek amari ikasia eta Gernikan ere jaso zuena; eta 'Argizagi ederra', Charles Bordes-ek Iparraldean jasoa.

Publicidad

Dena esanda, Xabier Leteren 'Izotz-ondoko eguzki' kantaren doinuaz moldatu nuen nik. Horretan ari nintzela, berriz, San Joan Gurutzekoaren 'La noche oscura' poemaren oihartzuna etorri ohi zitzaidan tarteka.

Azken batean, askotariko oihartzunak biltzen dituzte honelako kantek. Horregatik egiten zaizkigu hain geureak. Eta horregatik kanta ditzakegu elkarrekin. Gaua gau, Eguberri on, bihotzez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad